Centro de rehabilitacion fisica IMQ Ajuriaguerra
Loading
x
IMQ Eskuratu IMQ aplikazioa Google Play-n Eskuratu IMQ aplikazioa App Store-an
Ikusi

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Cookien politika .

COVID-19

Guztien segurtasuna bermatzeko, arau hauek errespetatu beharko dira:
• Laguntzailerik gabe joatea, haurrak eta mendeko pertsonak izan ezik, eta maskararekin.
• Hitzordura ordurako joatea, ez lehenago, ez geroago.
• Langileekiko eta beste paziente batzuekiko segurtasun-distantzia errespetatzea.
• Zentroetako sarreran, eskuak derrigorrez garbitu beharko dira eta horretarako garbiketa-gelak egongo dira.

Hurbildu zaitez Bilboko bihotzean dagoen gure IMQ Ajuriaguerra errehabilitazio zentrora. Bertan hainbat zerbitzu zure esku dituzu: miaketa gela duten 2 errehabilitazio kontsulta, 14 fisioterapiako box, edozein fisioterapia tratamendurako guztiz hornituta dagoen 80m2ko erabilera anitzeko gimnasioa, bihotzeko eta pelbis zoruko errehabilitazioa egiteko gunea eta erditzerako prestatzeko gunea.

Fisioterapia eta errehabilitazio zerbitzu osoa eskaintzen dizugu, bihotzeko eta pelbis zoruko errehabilitaziorako tratamenduak barne hartzen dituena. Magnetoterapia zerbitzua ere eskaintzen da. Mediku errehabilitatzaileak tratamendu guztiak baloratzen ditu aldez aurretik egiten den kontsulta baten bidez, bai eta jarraipenezko kontsulta baten bidez ere alta edo tratamenduari jarraitzea egokia den zehazteko.

Zentroan ISO 9001 ziurtagiria dugu kalitateko kudeaketa sistema izateagatik eta pazienteei eskaintzen dien zerbitzuagatik.

IMQCORPORATIVO.LOCALIZACION