ZER ESTALTZEN DU?

IMQ ENPRESAK aseguru malgua da, enpresetarako eta langileentzako osasun estaldura zabala eskaintzen duelako. Ezagutu zergatik 1.000 enpresa baino gehiagok duten osasun asegurua IMQrekin.

ENPRESAKO ASEGURU MEDIKOAREN ONURAK

IMQ ENPRESAK aseguruak zure enpresari onura handiak eskaintzeaz gain, zure osasuna, zure familiarena eta zure taldearena ere zaintzen dizkizu, itxaron barik, kontsulta ordutegi zabalarekin eta, gainera, gure talde medikotik edozein aukeratu dezakezu.

  • Onura ekonomikoak: onura handiko baldintza ekonomikoak, indarrean dauden aparteko deskontuekin.
  • Onura sozialak: enpresaren itxura hobetu, aseguru medikoa langileek ondoen baloratutako onura soziala da. Enpresako langileak fidelizatu eta haientzat pizgarri bat da, ordainsari osagarritzat hartzen dutelako.

ESTALDURA AIPAGARRIENAK

  • Lehen mailako arreta (medikuntza orokorra, pediatria, erizaintza) eta kontsulta medikoak espezialitate gehienetan.
  • Analisi eta proba diagnostikoak (analitikak, eskanerra, erresonantzia magnetikoa, PET onkologikoa…).
  • Haurdunaldirako eta erditzerako prestakuntza.
  • Odontologia: haginak ateratzea, ahoa garbitzea, sendaketa estomatologikoak eta erradiografiak.
  • Etxeko larrialdiak eta anbulatorioak 24 orduz.
  • Kirofanorik edo anestesiarik behar ez duten jarduera terapeutikoak eta tratamenduak, ospitalean edo eguneko ospitalean ospitalizatuta egon zein egon ez.

Eskatu proposamen pertsonalizatua.

BARNE DAUDEN ZERBITZU BEREZIAK

  • Larrialdiko arreta atzerrirako bidaietan, 12.000 euroraino.
  • IMQ Laguntza: adinekoentzako aholkularitza integrala: egoitzak, eguneko zentroak, etxez etxeko laguntza... eta bestelako zerbitzu soziosanitario batzuk.
  • Vidalis: ongizaterako zerbitzuetan deskontu garrantzitsuak, esate baterako, tratamendu estetikoetan, bidaietan, entzumen zentroetan eta ortopedian, teleasistentzian, etxez etxeko laguntzan eta askoz gehiago.
  • Online bulegoan baimen medikoak eta beste hainbat gestio egiteko aukera.