Zer da?

Onkologia IMQrentzat funtsezko espezialitatea da. Hori dela eta, IMQk eskaintza zabala dauka minbiziaren diagnostiko eta tratamenduan, eskarmentu handiko profesional talde batez eta soluzio maila oneneko merkatuko teknologiaz lagunduta. 

Zeintzuk dira eskaintzen dituen zerbitzuak?

IMQk arreta onkologiko osoa eskaintzen du hurrengoaren bitartez:

  • Izen handiko onkologo mediko eta erradioterapikoez osatutako mediku taldea.
  • Paziente onkologikoaren tratamenduan espezializatutako Erizain Taldea
  • IMQ Zorrotzaurre Klinikaren sail espezifikoa tratamendu onkologikora zuzenduta hurrengo atalez osatuta: Kontsulten Unitatea (220 m2) eta Eguneko Ospitale Onkologikoa, 11 gela pribatuz hornituta, haietako bakoitzean komuna barne.
  • Bereizmen handiko teknologia duen Erradioterapia Saila: Siemenseko Oncor eta Varianeko Truebeam azeleragailu lineala.
  • Teknologia berriak eta diagnostikatzeko baliabide aurreratuenak, hala nola, PET- OTA (ordenagailu bidezko tomografia axiala), Gammakamera eta OTArekin simulazioa.
  • Ospitaleratzeko Unitatea banakako geletan
  • Gaixotasunaren tratamenduan inplikatutako beste espezialitate eta zerbitzu batzuetan integratuta.

Zorrotzaurreko webgunearen onkologia unitaterako esteka (pendiente URL para link)

IMQ ZORROTZAURREKO ONKOLOGIA KLINIKAKO UNITATEA


IMQ Zorrotzaurre Klinikak azeleragailu lineal bi dauzka: Siemenseko Oncor eta Varianeko Truebeam. Azken belaunaldiko azeleragailu honek daukan OTAri esker, pazienteak tratamendua jasotzen duen bitartean tumorea ikusi daiteke eta erradiazio igorpena barruko zein kanpoko edozein gunetara egokitu daiteke. Teknika askoz zehatzagoa da eta tratamenduaren segurtasuna handitzen du, haren iraupena eta saio kopurua murriztuta.