Zer da?

IMQ Prevencion zerbitzuak laneko arrisku eta lan osasunaren prebentzioari buruzko zerbitzuak ematen ditu, pazienteei irtenbide espezifikoak aplikatuz bere segurtasuna eta langileena bermatzeko.

Emandako zerbitzuaren berrikuntza eta kalitatearen bidez, prebentzio bikaina eskaini nahi dugu, enpresak seguruak eta osasungarriak izateko aholkularitza eskainita.

230 profesional, tekniko eta osasun langile baino gehiagoko taldea gara 22 lan zentrotan banatuta: Osasun zaintzaren 19 zentro estrategikoki kokatuta, 3 bulego tekniko Zamudion eta beste bana Donostian eta Gasteizen.

Nola funtzionatzen du?

Bezero bakoitzaren neurriko zerbitzua da, bai Lan Arriskuen Prebentzioan -atal teknikoetan-, baita Osasun Zaintzan ere. Horretarako, bezeroekin konprometituta, haiei zuzenduta eta gaitasun handia duen talde profesional bat dugu, esperientzia handikoa eta etengabeko ikaste prozesuan dagoena.

Onurak

Enpresentzako aholkularitza eta laguntza pertsonalizatua, enpresen beharrizanei, lege betekizunei eta segurtasun eta osasun alorreko eskaerei erantzuteko. Horretarako etengabeko hobekuntzan oinarritzen den eta prozesuetan hobekuntza teknologikoak txertatzen dituen zerbitzua eskaintzen diegu.

Zerbitzuak

  • Laneko arriskuen prebentziorako espezialitate bat da. Enpresetako langileei oro har eta ondorengo lanen egiten dituzten arduradunei zuzenduta dago: arriskuak ebaluatzea, lan taldeak aztertzea eta Laneko Arriskuen Prebentzio Legean ezarritakoa betetzeko prestakuntza teoriko-praktikoa eskaintzea.

    Nolako zerbitzuak eskaintzen ditu?

    Lan taldeen, makinen eta instalazioen banaketatik edo erabiltzetik edo lan espazio fisikotik sortutako laneko arriskuak prebenitzera zuzendutako aholkularitza eta jarduerak. Ondorengo hauek besteak beste:

    • Arriskuak ebaluatzea.
    • Larrialdi neurriak: larrialdi neurriak egin eta aztertu, bai eta simulazioak eta beharrezko bestelako jarduerak ere.
    • Norbere burua babesteko gidaliburua (jendea bertaratzen den lekuak).
    • 171/2004ko Errege Dekretuaren arabera jarduerak Antolatzeko Aholkularitza.
    • Segurtasun ikuskaritzen bidez lantokietan dauden gabeziak aurkitzea.
    • Segurtasun seinaleak egokitzeko txostenak.

    Onurak

    Bezeroen lantokietara bisitak egiten ditugu langileek izan ditzaketen laneko arriskuak detektatzeko. Horretarako, beharrezkoak diren ekintzak gauzatzen ditugu lan ingurune onena lortzeko esperientzia handiko profesional tekniko talde bati esker.

Enlaces

http://www.imqprevencion.es/

Jarduera espezifikoak

    • OHSAS 18001
    • Norbere burua babesteko planak
    • Larrialdi simulazioak
    • Zero Proiektua
    • Mugikortasun planak

Prestakuntza

Prestakuntza IMQ PREVENCION zerbitzuan, langileek lan egiten dutenean, beren osasuna eta ongizatea babesteko tresnatzat hartzen dugu.

Gaur egun, enpresen produktibitatea pertsonek gauzatzen dituzten lan espezializatuen mende dago. Horregatik, oso garrantzitsua da langileek daukaten lanpostuko arriskuak ezagutzea momentu oro beren osasuna arriskuan jartzen ekidin ditzaten.

Horretarako, IMQ PREVENCION zerbitzuan ikastaro katalogorik osoena garatu dugu Euskadiko enpresen beharretara egokituta dagoena. Horrek kolektibo eta jarduera bakoitzerako aholkularitza eta prestakuntza egokiena ematea ahalbidetzen gaitu.

Horrez gain, Fundazio Tripartituaren Erakunde Antolatzailea gara eta beharrezko diren tramite guztiak doan kudeatzen ditugu.

Eskainitako prestakuntza ikastaroak:

  • Aurrez aurreko prestakuntza
  • Prestakuntza erdipresentziala
  • Urrutiko prestakuntza
  • E-learning

Koordinatu: enpresa jarduerak koordinatzea

Koordinatu, IMQ Prevenciónen zerbitzu bat da, laneko arriskuen prebentzioan enpresen jarduerak koordinatzen laguntzeko, enpresek beharrizan hori dute eta.

Koordinatuk bezero bakoitzari ingurune bakar batean informazio guztia biltzea ahalbidetzen dio. Horrela, administrazio karga guztia murriztuko da eta azpikontraten eta bezeroen Laneko Arriskuen Prebentziorako Kudeaketa eraginkorra eta aktiboagoa izango da.

Nolako zerbitzuak eskaintzen ditu?

  • Dokumentazioa egiaztatzeko profesionalen taldea
  • Prestakuntza
  • CAE prozesu osoan laguntza: parametrizazioan, prestakuntzan eta dokumentazioa egiaztatzean.