- Koordainketarik gabeko aseguru medikoa
- Aukeratu autonomoentzako hainbat asegururen artean
-
Hortz-haginen asegurua eta istripu asegurua aukeran
AUTONOMOAK ASEGURU MEDIKOA
IMQ AUTONOMOAK superrasegurua da, zure inguruabarretara egokitzen baita. Gure autonomoentzako aseguru medikoak lehen mailako osasun asistentzia eskaintzen dizu, zuretzat eta zure familiarentzat, itxaronaldirik gabe, kontsulta ordutegi zabalekin eta estatu mailan 43.000 mediku eta 1.150 zentro baino gehiagoren artean aukeratzeko askatasunarekin, Euskadiko osasun sare pribaturik handiena barne.
IMQ AUTONOMOAK aseguru medikoak barne hartzen ditu medikuntza orokorra eta espezialitate guztiak, larrialdi anbulatorioak, analisiak eta proba diagnostikoak, haurdunaldia, familia-plangintza, odontologia, fisioterapia eta errehabilitazioa, eta abar. Eta, nahi izanez gero, interbentzio kirurgikoak ere bai, estaldura osoagoa bermatzeko.
Merkatuko balioaren aldean prezio hobea eskaintzeaz gain, autonomoentzako osasun asegurua KOORDAINKETARIK GABE kontrata dezakezu.
AUKERATU ZURE ASEGURUA
Zuk aukeratuko duzu zure asegurua, inork ez baititu zuk baino hobeto ezagutzen zure familiaren benetako osasun beharrak. IMQ AUTONOMOAK aseguruak bi modalitate eskaintzen dizkizu:
IMQ URDINA aseguru medikoak osasun estaldura integrala eskaintzen dizu prezio onean, eta gure bezeroek gehien eskatzen dituzten zerbitzu medikoak (kontsultakoak) zein kirurgikoak (interbentzioak) erabiltzeko aukera ematen dizu.
Kontsultatu HEMEN IMQ Urdina aseguruaren estalduraren xehetasunak.
IMQ Aktiboa aseguru medikoa eguneroko osasun beharrak bermatuta izan nahi dituzten pertsona gazteentzat dago pentsatuta. Ebakuntza gelarik eta anestesiarik eskatzen ez duten kontsultako zerbitzu mediko guztiak estaltzen ditu, oso prezio onean.
Kontsultatu HEMEN IMQ Aktiboa aseguruaren estalduraren xehetasunak.
APARTEKO ZERBITZUAK
IMQ AUTONOMOAK aseguruaren modalitate guztiek aparteko zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:
- Bigarren iritzi medikoa. Mundu mailako espezialista garrantzitsuenekin, gaixotasun larria aldez aurretik diagnostikatuta.
- Arreta-linea 24 orduz.
- Larrialdietako asistentzia atzerriko bidaietan, 12.000 €-ra arte.
- IMQ Laguntza. Aholkularitza integrala adineko pertsonentzat: egoitzak, eguneko zentroak, laguntza etxean... eta irtenbide soziosanitario guztiak.
- IMQ OndoIzan: deskontu handiak ongizate zerbitzuetan, tratamendu estetikoak, bidaiak, audizio eta ortopedia zentroak, telelaguntza, etxeko laguntza eta askoz ere gehiago.
Aukerako aseguruak, zuretzat pentsatuak:
- Istripu asegurua, baliaezintasun eta/edo heriotza estaldurarekin, eta 750.000 €-ra arteko kalte-ordaina aukeran.
- Hortz asegurua aukeran, behar dituzun tratamendu odontologiko guztiekin. Hilean 5,99 €-tik aurrera, familientzako deskontu handiekin.
KONTRATAZIO BALDINTZAK
-
*Bezero autonomo berrientzako eskaintza esklusiboa poliza berrietan, 2021/08/31a baino lehen kontratatzen dituzten ezkontideentzat eta 70 urtetik beherako seme-alabentzat. Ikusi aseguruen baldintza orokorrak. Datu baliodunak, akats tipografikorik izan ezean. Frankizia bidezko koordainketak eta estaldurak kontsultatzea. Prezioak 2021. Kanpoan utzitako zergak. Lehenengo ordainagiriak urte osoari dagozkion tasa eta zerga jasangarriak jasoko ditu (% 0,15). RPS 122/20.
**2021/08/31a baino lehenagoko kontratazioetarako sustapen esklusiboa.
-
Kontratatzeko adin muga 70 urtekoa da: IMQ Aktiboan eta IMQ Urdinan.
-
Aseguruan egoteko ez dago adin mugarik.
-
Urtekoa, seihilekoa, hiruhilekoa, hilekoa.
-
Hainbat zerbitzu erabiltzeagatik ordaindu behar izango duzun aparteko zenbatekoa da.
Aseguru honek kopagorik gabeko modalitatea ere eskaintzen du. -
Gabealdia asegurua medikoan alta hartzen denetik polizako estaldurako zenbait zerbitzu erabiltzeko aukera egon arte ezartzen den denbora tartea da.
Begiratu polizaren Baldintza Orokorrak gabealdi aplikagarriak zein diren jakiteko. -
Gogora ezazu IMQ Autonomoak zure asegurua kontratatzeko aurkeztu behar izango duzula autonomoa zaren frogagiria.
-
Bitartekotza izan duen poliza.
Aseguru-bitartekariaren identifikazio-datuak:
Bitartekaria: Igualatorio de Bilbao Agencia de Seguros S.A. agentzia-sozietate esklusiboa.
Bitartekariaren helbidea: k/Máximo Aguirre, 18 bis, behea-ezkerra, Bilbo (Bizkaia).
Erregistroan inskribatu izanaren gakoa: Gakoa C0758A95101069.Aseguratzailearen datuak:
Titularra: IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS (aurrerantzean IMQ)
Helbidea: Maximo Agirre, 18 (bis), 48011 Bilbo
Posta elektronikoa: imq@imq.es
Telefonoa: 900 81 81 50
IFZ: A-95321386
Erregistroko datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 4587 liburukia, 15 folioa, BI-43293 Orria, 1. Inskripzioa
Bat-egitearen erregistro-datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 58 liburukia, 0 folioa, BI-3808-A, 15. inskripzioa.
Bere jarduerak burutzeko, IMQk honako erregistro datu eta administrazio baimen hauek ditu:- C-0758 inskripzio-gakoa aseguru-erakundeen administrazio-erregistoan (Aseguru eta Pentsio-funtsen Zuzendaritza Nagusia).
- Osasun Publizitateko Administrazio Baimena, Osasun Publizitatearen 171/17 Erregistro zenbakia duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaritzak kudeaturikoa.
-
Asegurua urrunetik egindako kontratu bidez hartu bada, hartzaileak egutegiko hamalau (14) eguneko epean ezetsi ahal izango du kontratua, kontratua egin zen egunetik zenbatzen hasita. Informazio gehiagorako begiratu Baldintza Orokorrak.