ZER ESTALTZEN DU?

  • IMQ Oro Plus-ekin IMQren osasun sarea eskura izateaz gain munduko edozein profesional edo klinika duzu aukeran.
  • IMQ Oro Plus-ek zure mediku eta ospitale gastuen itzulketa ziurtatzen dizu, gehienez ere 15 eguneko epean:
  • Itunpeko profesional eta zentroak: mediku eta ospitale gastuen % 100 itzultzen da.
  • Profesional eta zentro ez itunduak: mediku eta ospitale gastuen % 90 itzultzen da. Muga: 250.000 euro/urtean.

ESTALDURA AIPAGARRIENAK

  • Bereizmen handiko kirurgia, teknika aurreratuak barne: parkinson eta epilepsiaren kirurgia, erradiokirurgia eta kirurgia estereotaktikoa, eta hezur-muineko transplantea.
  • Tratamendu bereziak: hemodialisia eta arnas errehabilitazioa.
  • Laguntza bidezko ugalketa: intseminazio artifiziala eta in vitro ernalketa.
  • Ospitaletan egonaldi mugagabea (psikiatrikoan izan ezik: urtean 60 egun).
  • Teknika eta tratamendu aurreratuak, urologiako laser berdearen teknika, bihotz errehabilitazioa eta litotrizia muskuloeskeletikoa (talka uhinak) barne direla.
  • Hauek ere estaltzen ditu: protesiak, odontologiako karrakatze eta sustrai-leuntzeak eta urtean 20 psikoterapia saio.

BARNE DAUDEN ZERBITZU BEREZIAK

  • Heriotza dela eta 3.000 euroko istripu asegurua (bezero partikularrentzat bakarrik).
  • Bigarren iritzi medikoa munduan gailentzen diren profesionalekin, gaixotasun larria diagnostikatuz gero.
  • Arreta 24 ordutan.
  • Atzerrira egindako bidaietan larrialdiko arreta, 12.000 euro arte.
  • IMQ Ayuda: adinekoentzako aholkularitza integral (egoitzak, eguneko zentroak, etxeko laguntza...) eta beste soluzio soziosanitario batzuk.
  • Vidalis: deskontu garrantzitsuak ongizateko zerbitzuetan, esaterako tratamendu estetikoetan, bidaietan, entzumen eta ortopedia zentroetan, telelaguntzan, etxez etxeko laguntzan eta beste askotan.
  • Mediku baimenak eta beste hainbat gestio zeure online bulegoan.