Zer da?

Balorazio Geriatriko Osoaren prozesuan, pertsona nagusien patologietan eta zailtasunetan espezializatutako diziplinarteko kontsulta baten bidez, mediku geriatra batek zuzendutako eta diziplina askotako talde profesional batek hainbat arlo aztertzen dituen prozesu diagnostiko bat burutzen du.

NORI DAGO ZUZENDUTA?

Arazoren bat duen jakiteaz eta osasunerako arrisku handienez edo autonomia pertsonalaz nahiz orain duen osasun egoera hobetzeko moduaz kezkatutako adinekoak.

ZER DAUKA BARNE?

Balorazio Geriatriko Integrala arlo askotara heltzen da:

Eremu biomedikoa

  • Azterketa fisiko osoa
  • Medikamentuen analisia
  • Konstanteen kontrola
  • Nutrizio egoeraren ebaluazioa
  • Minaren ebaluazioa
  • Loaren ebaluazioa
  • Proba osagarriak: elektrokardiografia, bioinpedantzia, dinamometria, eta odol eta gernu analitika.

Eremu funtzionala

  • Orekaren balorazioa
  • Ibiltzearen balorazioa
  • Eguneroko jarduera instrumental eta oinarrizkoak burutzeko gaitasunaren balorazioa.
  • Artikulazio eta giharren balantze osoa

Eremu neuropsikologikoa

  • Funtzio intelektual eta kognitiboen ebaluazioa
  • Egoera afektiboaren ebaluazioa
  • Jokabideen egoeraren ebaluazioa

Eremu soziala

  • Ingurunea egokitzeko beharrak ebaluatzea (etxebizitzaren egokitzapena pazientearen egoerarako, oztopo arkitektonikoak, etab.)
  • Hobeto zainduko duten zerbitzu eta produktuen hornitzaileei buruzko orientabide eta aholkularitza
  • Pazientearen sindrome geriatrikoen diagnostikoa: arazo mediko, psikologiko eta funtzionalak
  • Paziente bakoitzaren hobetzeko arloak eta haien zaintzarako funtsezko oinarriak identifikatzea, haien gaitasun fisiko eta psikologikoak mantentzeko.
  • Pazientearen autonomia maila eta bere bizi kalitatea hobetu edo mantentzeko, zaintza plan oso bat diseinatzea, gomendio eta ekintza zehatzekin.