Zer da?

IMQk aparteko arreta ematen dio emakumeari haren bizitzaren etapa guztietan. Hala, besteak beste, Zorrotzaurre Klinikan Ama eta Umeen Unitatea eta Ajuriagerra Errehabilitazio Zentro laguntzailea abian jarri ditu IMQk, amak eta umetxoak haurdunaldiaren hasieratik erditu ostera arte artatze onena jaso dezaten.

Eskainitako zerbitzuak?

Zorrotzaurre Klinikaren Ama eta Umeen Unitatean hurrengo atalak daude: Neonatologiako Bitarteko Zainketen Unitatea, Bloke Obstetrikoa eta amen nahiz umeen ospitalizaziorako solairu berezia. Gainera, Ajuriagerra Errehabilitazio Zentroan, erditzea prestatzeko ikastaroa, zoru pelbikoaren erditze-osteko errehabilitazio saioak, emaginentzako aholkularitza -zentroan bertan zein etxez etxe-, eta umetxoak zaintzeari buruzko tailerrak eskaintzen dituzte.

  • Haurdunaldia

Haurdun dauden emakumeek ginekologoez eta obstetrez osatutako mediku talde zabala dauka eskura, haurdunaldiaren lehenengo sintomak hasten direnean haiengana jotzeko. Kontsultan balorazio osoa egingo dute eta erditzearen jarraipen zehatza burutuko da, hasierako faseetatik, erditzea ondo doala bermatzeko.
Erditzea arrisku handikotzat joz gero, IMQ Zorrotzaurre Klinikak diziplina askotariko taldea dauka aurreratuen dagoen teknologia espezifikoaren laguntzarekin.
Ajuriagerra Errehabilitazio Zentroan, erditzea prestatzeko ikastarora joan eta une guztietan prestigio handiko gure emaginen aholkuak jaso ahal izango dituzu.

  • Erditzea, Erditze-ostekoa eta Pediatria

IMQ Zorrotzaurre Klinikan amatasunerako arlo espezifikoa prestatu da, ondoko atalekin: erditzeko gela bi; zesareak egiteko ebakuntza gela, dilataziorako bost gela, bizkortzeko gela bat eta laguntzeko eremuak. Han, ginekologoez, neonatologoez, anestesiologoez, pediatrez eta emaginez osatutako taldeak amari eta umetxoari arreta osoa eskainiko diete bai erditzean, bai ondorengo egunetan.
Hala behar izanez gero, IMQ Zorrotzaurre Klinikan Jaioberrientzako Bitarteko Zainketen Unitatea dago, umedunaldiko 35 aste baino gehiago duten umetxoak bertara bideratzeko.
Gainera, Ajuriagerra Errehabilitazio Zentroan, zoru pelbikoaren erditze-osteko errehabilitazio saioak, emaginentzako aholkularitza -zentroan bertan eta etxez etxe- eta umetxoak zaintzeari buruzko tailerrak eskaintzen dituzte.

Amentzako Arreta Osoaren onurak

  • Arreta osoa, hala kontsultetan, ekografietan eta probetan, nola erditzean eta zeuk nahiz zure umetxoak beharrezkoak izan ditzakezuen zainketetan.
  • Tratu zuzen eta etengabea ingurune berean, aldi hain garrantzitsu honetan lasai eta seguru egon zaitezen.
  • Eskaintza osoa: erditu aurreko ikastaroa, umedunaldiaren jarraipena, erditzea eta ospitalizazioa, etxez etxeko emaginak, etab.
  • Punta-puntako teknologia espezifikoa eta mediku talde zabala.  

Ama eta Umeen Unitatea. Zorrotzaurre Klinikaren (enlace pendiente URL para link)