ZER ESTALTZEN DU?

  • Gertukoren baten heriotza izanez gero, beharrezko gastuak eta tramiteak kudeatzeko behar duzun laguntza.
  • Dei bat baino ez, eta maite duzun horren heriotzaren aurrean dolua zailagoa izan ez dadin, tramite guztiez arduratuko gara eta zuei eta etxekoei lagunduko dizuegu, laguntza inoiz baino gehiago behar duzuenean.

ESTALDURA NAGUSIAK

Hileta zerbitzuetako gastu guztiak (erlijio-liturgia, hilkutxa, errauts kutxa, beilatokia, taxia…).

Hildako pertsonaren lekualdatzea estatu mailan zein nazioartean, munduko edozein lekutatik.

Legezko zerbitzu integrala. Aholkularitza eta gestoria, legezko izapideak barne, oinordetzen gaineko zergarekin edo alargun-pentsioarekin lotutakoak, esaterako.

Eta gainera, IMQren ehorzketa-aseguruarekin beste hainbat abantaila izango duzu.

Arreta psikologikoa. Psikologo baten laguntzarekin zure familiari lagunduko diogu, zu ez zaudenean, doluari aurre egiteko.

Hatz-marka digitala ezabatzea. Zure senideek sareko zure datuak ezabatzea erraz eskatu ahal izateko, eta horrela, zu ez zaudenean, zure intimitate-eskubidea bermatzeko.

ASEGURUAK ETA APARTEKO ZERBITZUAK

Horrez gain, IMQk aseguru eta aparteko zerbitzuak eskaintzen dizkizu:

  •  Atzerriko bidaietarako laguntza. Atzerrirako bidaietan laguntza: 12.000 € arteko osasun laguntza medikoa, heriotza gertatuz gero etxera ekartzea, behar baino lehenagoko itzulerak...
  • Istripu-asegurua. Istripua izan eta heriotza gertatuz gero, 3000 €ko kalte-ordaina (prima berriztagarria eta mailakatutako prima modalitateetan).
  • 14 urtetik beherakoak doan. Adingabeak eta ondorengo zuzenak doan sartzen dira aseguruan.  

AUKERATZEKO 3 MODALITATE

  • Heriotza aseguru honek urtean prima bat dauka, epeka ordaindu daitekeena. Prima hori urtero handitzen da, hain zuzen hileta zerbitzuen gastuak igotzearen eta adinaren arabera. Hasieran, gutxiago ordaintzeko aukera emango dizu.

    _ _

    Modalitate honetan ere urteko prima zatika ordaindu dezakegu. Prima hori poliza indarrean dagoen bitartean, orekatua mantentzen da. Dena den, hileta zerbitzuen gastuak igotzeak urtero zenbait igoera ekarriko ditu. Gastu hori KPIren igoeraren antzekoa da. Beraz, zure aseguruaren urteko gastu aldaketa oso txikia izango da.

    _ _

    Zenbateko bakarra da, prima osoa behin baino ez da ordaintzen, poliza kontratatzen den egunean hain zuzen, eta ondorengo primarik ez dago.

KONTRATAZIO BALDINTZAK

  • *SUSTAPENAK

    • IMQ Osasuneko bezero ez direnak: % 10eko deskontua 2021/12/31a baino lehen egindako kontratuetarako (modalitate berriztagarriak edo orekatuan)
    • IMQ Osasuneko bezeroentzat: % 20ko deskontua  2021/12/31a baino lehen egindako kontratuetarako (modalitate berriztagarriak edo orekatuan)
  •  70 urte bete arte prima berriztagarriaren eta mailakatutakoaren modalitatetan. Prima bakarrean muga barik 65 urtetik aurrera.
  • Ordaintzeko era hilekoa, hiruhilekoa, seihilekoa eta urtekoa.