Zer da?

Euskal kirol klub nagusien aseguruetxe mediko ofizial gisa, IMQk kirol medikuntzako aholkularitza eta arreta integraleko zerbitzu osatua eskaintzen dizu, elite kirolariak eta klubak artatzen dituen bera, esate baterako, Athletic Club, Baskonia, Gipuzkoa Basket, Deportivo Alavés, SD Eibar edo Bilbao Basket.

Zure helburuak lortzeko arreta pertsonalizatua

Profesional adituak, teknologiez hornitutako instalakuntzak eta tratamendu guztiak jartzen ditugu zure esku, kirol errendimendua hobetu eta zure helburuak lortu ditzazun.
Gainera, zure osasun egoerarekin kirola praktikatzeko aholkularitza pertsonalizatua zein kirol arloko lesio eta patologiei buruzko aholkularitza eskaintzen dizkizugu, programa espezifikoen bidez.

Zeintzuk dira eskaintzen dizkizugun zerbitzuak?

Kirol azterketa mediko sorta zabala, kirolari profesionalentzat zein amateurrentzat diseinatutakoak, zeuk behar duzuna aukeratu dezazun: gaitasunarena, lehiaketarakoa, elitekoa eta jarraipenarena..

Kontsulta bereziak:

  • Kirol lesioen diagnostiko, balorazio, tratamendu eta jarraipena.
  • Balorazio isozinetikoa, zure muskuluen indarraren balorazioa egiteko eta egon litezkeen lesio eta defizitak aurkitzeko edo, beste barik, entrenamendu espezifikoaren bidez alderdi hura hobetzeko.
  • Ekografia muskulu-eskeletikoa lesioen balorazio eta diagnostikoa osatzeko.
  • Kirolariei bideratutako nutrizioa.
  • Kirolarientzako entrenamendu pertsonalak

Enlaces: PENDIENTE DE LINK
IMQ Zorrotzaure Kirol Medikuntza. (Medicina Deportiva IMQ Zorrotzaurre)
Gipuzkoa eta Araba Depor-check. (Depor-check Gipuzkoa y Araba)