Zer da?

Suspertze Funtzionaleko unitatea osasun arazo batetik osatzen ari diren edota berreskura litekeen autonomia galeraren bat daukaten pertsonei zuzendutako unitate espezializatua da.

Horretarako laguntza euskarriak, osasunaren zainketa eta kontrola behar ditu, baita osasun arazoa baino lehenagoko autonomia funtzional maximoa berreskuratzeari zuzendutako lan planak ere.

NORI DAGO ZUZENDUTA?

Susperketa Funtzionaleko Unitateetan (SFU) sartu daitezkeen pazienteen profilak 4 dira, berreskuratu daitekeen autonomia galeraren eragilearen arabera:

Ortogeriatria

  • Aldaka, ornoren bat, sorbalda, etab. apurtzea

Neuroerrehabilitazioa

  • Istripu zerebral baskularrak (iktusak)

Susperraldiak

  • Gaitasun funtzionalaren galeraren prebentzioa edo hobekuntza ospitalean edo etxean egonaldi luzeak eduki ondoren.

Zainketak bizitzaren amaieran

  • Bizi itxaropen urriko pazienteentzako zainketa osoak.

Zer dauka barne?

  • Jarraipen mediko pertsonalizatua
  • Geriatrian espezializatutako medikua
  • Erizain zerbitzua 24 orduz
  • Fisioterapia eta errehabilitazio zerbitzua
  • Eguneroko jardueretarako laguntza profesionala
  • Balorazio Geriatriko Osoa
  • Balorazio dietetikoa eta nutrizio jarraipena
  • Bana-banako arreta psikologikoa