AUTONOMOAK ASEGURU MEDIKOA

IMQ AUTONOMOAK superrasegurua da, zure inguruabarretara egokitzen baita. Gure autonomoentzako aseguru medikoak lehen mailako osasun asistentzia eskaintzen dizu, zuretzat eta zure familiarentzat, itxaronaldirik gabe, kontsulta ordutegi zabalekin eta estatu mailan 43.000 mediku eta 1.150 zentro baino gehiagoren artean aukeratzeko askatasunarekin, Euskadiko osasun sare pribaturik handiena barne.

IMQ AUTONOMOAK aseguru medikoak barne hartzen ditu medikuntza orokorra eta espezialitate guztiak, larrialdi anbulatorioak, analisiak eta proba diagnostikoak, haurdunaldia, familia-plangintza, odontologia, fisioterapia eta errehabilitazioa, eta abar. Eta, nahi izanez gero, interbentzio kirurgikoak ere bai, estaldura osoagoa bermatzeko.

Merkatuko balioaren aldean prezio hobea eskaintzeaz gain, autonomoentzako osasun asegurua KOORDAINKETARIK GABE kontrata dezakezu.

AUKERATU ZURE ASEGURUA

Zuk aukeratuko duzu zure asegurua, inork ez baititu zuk baino hobeto ezagutzen zure familiaren benetako osasun beharrak. IMQ AUTONOMOAK aseguruak bi modalitate eskaintzen dizkizu:

IMQ URDINA aseguru medikoak osasun estaldura integrala eskaintzen dizu prezio onean, eta gure bezeroek gehien eskatzen dituzten zerbitzu medikoak (kontsultakoak) zein kirurgikoak (interbentzioak) erabiltzeko aukera ematen dizu.

Kontsultatu HEMEN IMQ Urdina aseguruaren estalduraren xehetasunak.

IMQ Aktiboa aseguru medikoa eguneroko osasun beharrak bermatuta izan nahi dituzten pertsona gazteentzat dago pentsatuta. Ebakuntza gelarik eta anestesiarik eskatzen ez duten kontsultako zerbitzu mediko guztiak estaltzen ditu, oso prezio onean.

Kontsultatu HEMEN IMQ Aktiboa aseguruaren estalduraren xehetasunak.

PREZIOA KALKULATU

APARTEKO ZERBITZUAK

IMQ AUTONOMOAK aseguruaren modalitate guztiek aparteko zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:

  • Bigarren iritzi medikoa. Mundu mailako espezialista garrantzitsuenekin, gaixotasun larria aldez aurretik diagnostikatuta.
  • Arreta-linea 24 orduz.
  • Larrialdietako asistentzia atzerriko bidaietan, 12.000 €-ra arte.
  • IMQ Laguntza. Aholkularitza integrala adineko pertsonentzat: egoitzak, eguneko zentroak, laguntza etxean... eta irtenbide soziosanitario guztiak.
  • IMQ OndoIzan: deskontu handiak ongizate zerbitzuetan, tratamendu estetikoak, bidaiak, audizio eta ortopedia zentroak, telelaguntza, etxeko laguntza eta askoz ere gehiago.

Aukerako aseguruak, zuretzat pentsatuak:

  • Istripu asegurua, baliaezintasun eta/edo heriotza estaldurarekin, eta 750.000 €-ra arteko kalte-ordaina aukeran.
  • Hortz asegurua aukeran, behar dituzun tratamendu odontologiko guztiekin. Hilean 5,99 €-tik aurrera, familientzako deskontu handiekin.