Loading

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Pribatutasun-politika eta Cookieak .

ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

Ezagutu zure eskubide eta betebeharrak paziente bezala.

Pazientearen eskubideak:

  • Haren osasun-arazoei arreta sanitario etengabekoa, integrala eta kalitatekoa ematea, eta zentroko mediku-taldetik libreki aukeratzea haren kasuaz arduratuko den profesionala.
  • Asistentzia egokia ahalik eta giza kalitate handienaz jasotzea, haren balore pertsonalak, kulturalak eta erlijiosoak, haren intimitatea, segurtasuna eta giza duintasuna errespetatuz.
  • Informazio osoa eta etengabekoa jasotzea haren prozesuari eta osasun-egoerari buruz. Era berean, eskubidea du, tratamendua hautatzeko orduan, dagozkion erabakietan parte hartzeko.
  • Informazio orokorra eta prestazioei nahiz zerbitzuei buruzko informazioa jasotzea, baita arreta sanitarioen ondoriozko gastu ziurrei eta aurrez ikus daitezkeenei buruzkoak ere. Alde horretatik, pazienteak jakin egin behar du zein diren aseguruak barne dituen prestazioak.
  • Arduradun medikoak aurkezten dizkionetatik jaso nahi duen aukera terapeutikoa hautatzea, baita tratamenduak jasotzeari uko egitea ere. Era berean, borondatezko alta izan daiteke dagokion agiria sinatu eta gero.
  • Haren prozesuari buruzko informazio guztiaren konfidentzialtasuna, baita zentroan egon izanaren sekretua ere, salbu eta legezko eta kontratu-eskakizunek ezagutzera ematera behartzen badute.
  • Kexak, erreklamazioak, zorionak eta iradokizunak egitea eta erantzuna une egokian jasotzea.
  • Historia klinikoan osasun-egoerari eta asistentzia-gertaeren jarduketa kliniko nahiz sanitarioei buruzko informazio guztia izatea. Halaber, historia klinikoan nahi beste aldiz sartu ahal izango da.
  • Haren kasuaz arduratu eta haren osasun-egoeraren arduradun izango diren langileak ezagutu eta identifikatzea.
  • Berari ikerketa edo saiakuntza klinikoak egin diezazkioten baimendu edo ukatzea. Ezinbestekoa da pazientearen idatzizko baimena hari metodo, arrisku eta helburuen berri eman ostean.
  • Haren aurretiazko borondateak errespetatzea ezagutzera eman ezin dituen egoeretan, betiere dagokion agiriaren bidez ezarrita.

Eta betebeharrak:

  • Zentroko funtzionamendu-arauak ezagutu, erabili, bete eta betearaztea, baita eskubideak eta betebeharrak ere, eta zentroak ezarritako arauak nahiz jarraibideak betetzen laguntzea.
  • Bere osasuna zaindu eta arduratzea. Betebehar hau eskatu egin behar da bereziki beste pertsona batzuen osasuna arriskuan dagoenean.
  • Zintzotasunez eta osorik jakinaraztea identifikazio-datuak eta osasunari buruzkoak, baita egiten ari den tratamenduak ere, asistentzia-prestazioa emateko beharrezkoak direnak.
  • Proba eta tratamenduei buruz erabakiak jakinaren gainean eta nahita hartzeko beharrezkoa den informazioa eskatzea. Geroago, erabaki horien ondorioak bere gain hartu eta onartu beharko ditu.
  • Prestazioak eta baliabide sanitarioak jasotzeko eskatzen zaizkion agiriak zentroan aurkeztea.
  • Zentroko langileak, gainerako pazienteak eta laguntzaileak errespetuz tratatzea.
  • Instalazioak zaintzea eta zentroa egoera onean egon dadin laguntzea. Uneoro gizalegezko eta errespetuzko jarrera erakutsiko du.