ONARPENA

Gure zentro medikora etortzen bazara ebakuntza kirurgikoa egitera, Kale Nagusia 3an dagoen atetik sartu beharko duzu eta iritsi zarela informazio-mahaian jakinarazi. Bertan emango dizkizute jarraitu beharreko argibideak.

Ebakuntza kirurgikoa egitera etorriz gero, identifikazio-eskumuturrekoa emango dizute, zentro medikoa utzi arte inola ere kendu behar ez duzuna.

BEHARREZKO AGIRIAK

    • Nortasun agiri nazionala edo pasaportea.
    • Mutuakoa edo aseguru-konpainiakoa bazara, bolantea ekarri behar duzu, behar izanez gero proba hori egitea baimentzen duena, baita asegurudun-txartela ere. Gomendatzen dizugu zeure aseguratzailearekin harremanetan jartzeko, polizaren estalduraren berri eman diezazun.