XEDEA, IKUSPEGIA ETA BALOREAK
-
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoaren xedea da osasun laguntza espezializatu anbulatorioa ematea, efizientzia eta kalitate maila ezin hobearekin, eta erantzun integratua eta bereizgarria ematea pazienteen beharrei. Horretarako, honako hauetan oinarritzen da:
- Pazientea osasun pribaturako sarbidean laguntzea.
- Diagnostiko eta/edo tratamendu efikaza egitea, pazienteen osasun-arazoak sendatu, hobetu edo arintzeko.
- Arreta eta tratu pertsonalizatuak ematea, pazienteen eta/edo familiakoen beharrei egokitutako informazioa ematea.
- Dauden baliabideen zentzuzko erabilera egitea.
- Pazienteen, ingurune sozialaren eta gure langileen gogobetetasuna bilatzea.
-
IMQ ZURRIOLA Zentro Mediko Kirurgikoak erreferentzia izan nahi du Donostian osasun laguntza anbulatorioaren arloan, eta, horretarako, gure inguruko beste edozein zentrok eskaintzen duen besteko kalitate asistentziala eskaintzen du, hala pazienteentzat nola profesionalentzat.
Osasuna hobetzeko ekintzak sustatu nahi ditu, beste erkidego eta/edo herrialde batzuetako pazienteentzat erakargarri izan dadin.
Lan egonkortasuna sortu nahi du langileentzat nahiz profesional laguntzaileentzat, lan talde egonkorrak finkatzeko, jarraitutasunarekin, berrikuntzarako gaitasunarekin, eta gure pazienteen konfiantza sortuko dutenak.
Egonkortasun finantzarioa bilatzen du, eta horretarako, zerbitzuak ematen dizkie aseguratzaileetako pazienteei, edo paziente pribatuei: proba diagnostikoak, terapeutikoak eta/edo prebentzio-lana, betiere, osasun-egoera hobetzeko.
-
Hauexek dira gure empresa kulturaren printzipioak:
- Orientabidea pazienteari, gure jardueraren ardatza den aldetik.
- Ikaskuntza, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza..
- Zentroko pertsonen garapena eta inplikazioa, pertsona konprometituen talde bat sortuz.
- Pazienteei emandako zerbitzuaren kalitatea, lidergoari eusteko funtsezko elementu den aldetik, eta etengabe baino poliki-poliki hobetzeko borondatea eskatzen duena.
- Pazientearen segurtasuna, uneoro ingurune segurua bermatzeko neurriak hartuz, eta neurri horiek nazioko eta nazioarteko estandarren arabera egiaztatuz.
- Konpromisoa osasunarekiko, sendatzeko ez ezik prebentzioa eta ohitura osasungarriak sustatzeko ere lan eginez.
- Etika eta gardentasuna, zentroan lan egiten duten pertsonen jarrera zintzoa eta arduratsua delarik.
- Emaitzetara bideratutako kudeaketa aurreratua, kaudimen profesionala, soziala eta ekonomikoa ematen duena. Profesionalen, pazienteen eta gizartearen konfiantza eragiten duena.
- Erantzukizun soziala, bereziki, Donostian jartzea arreta.