TEKNOLOGÍA

IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoan profesionalek eskuragarri dituzte teknologiarik aurreratuenak, pazienteek arretarik onena izan dezaten.

Besteak beste, nabarmendu behar dira teknika diagnostiko aurreratuak, erresonantzia magnetiko ireki modernoena, adibidez, eta gure zerbitzu-zorroan sartu dugun dentsitometroa, hezur-dentsitatea teknika ekografiko bidez ebaluatzen duena, erradiaziorik gabe.

IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoak eskuragarri jartzen dizkizun beste teknologia batzuk:

 

  • Erradiologia konbentzionala, mamografia, ortopantomografia…

EMN IREKIA

IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoak Philips- Panorama HFO ekipoa instalatua du, goi errendimenduko erresonantzia magnetiko irekia emateko, 1.5T-n konparagarria, konfigurazio benetan irekian.

Bada alderik erresonantzia magnetiko irekien eta konbentzionalen artean: pazienteen erosotasuna. Irudien bereizmen eta gauzatze-ahalmena erresonantzia magnetiko konbentzionalen bestekoa da, baina, gainera, abantaila ugari ditu:

  • Aparatu irekia denez, paziente askok duten klaustrofobia-efektua txikiagotzen du, eta alferrikako sedazioak saihesten ditu.
  • Gehiegizko pisua izateagatik, erresonantzia magnetiko konbentzionala erabili ezin duten pazienteek aparatu honen bidez har ditzakete gorputzaren irudiak.
  • Adinekoek edo mugikortasun urriko pertsonek errazago erabil dezakete aparatua.
  • Umeak gurasoek lagunduta egon daitezke, ez dute inoiz harremana galduko.

HEZUR-DENTSITOMETRIA

IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoak Euskal Autonomi Erkidegoko lehen dentsitometroa sartu du zerbitzu-zorroan, hezur-dentsitate minerala teknika ekografiko bidez ebaluatzen duena.

Teknika horrek, zientifikoki nahikoa abalatuta dagoena, dentsitatearen parametro nagusiak baliozkotzen ditu (BMD, T-Score eta Z-Score), eta haustura-arriskua (FRAX) 10 urtera kalkulatzen du (OME)k ezarritako gidarekin bat). Zuzenean aztertzen ditu haustura-arrisku handiena duten gune anatomikoak (bizkarrezurra eta hurbileko femurra) irudi ekografiko bidez, teknika ez-inbaditzailea eta ez-ionizatzailea, hau da, pazienteak azterketa egin dezake erradiazio ionizatzailerik jaso gabe.

APLIKAZIO INFORMATIKOAK

IMQ Zurriolaren eskaintza osatzeko, informazio-sistema bat sartu dugu, zerbitzua erabiltzean pazienteen erabilerraztasuna eta azkartasuna batetik, eta historia klinikoaren kudeaketa bateratua eta integrala bestetik, laguntzen duena.

Goi mailako bereizmen medikoaren, diagnostikoaren eta tratamenduzkoaren bidez, osasunaren profesionalek gure bezeroei ematen dieten arreta ahalik eta eraginkorrena izatea nahi dugu, komunikazio-tresna aitzindariak hartuz.