OINAREN UNITATEA

Kalkulatzen da, gutxienez, pertsonen % 80k jasango duela oinaren patologiaren bat bizitzan zehar. Horregatik, oso ohiko patologia denez, IMQ Zurriola zentro medikoak Oinaren Patologia sortzea erabaki zuen, arlo honetan diharduten profesionalen lana koordinatzeko, gure pazienteei arreta integrala eskaintze aldera.

ZERBITZU INTEGRALA

Oinarentzako eta orkatilarentzako tratamendu guztiak eskaintzen dizkizugu: medikoa, podologikoa, fisioterapikoa eta kirurgikoa.

  • Balorazioa kontsultan.
  • Diziplinarteko arreta.
  • Ibilera aztertzea eta baropodometria: oinek zapaltzean jasaten dituzten kargen banaketa aztertzea.
  • Kiropodia (azazkalak, gogorguneak eta maskurrak konpontzea).
  • Ortonixia (azazkal inkarnatua).
  • Silikonazko ortesia.
  • Plantilla ortopedikoak.
  • Ospitaleratu gabeko ebakuntza kirurgikoak: juanikoteak, hallux rígidus, mailu gisako behatzak, erpe-behatzak, metatarsalgia, Morton-en neuroma, oin-zolako fasziitisa...

DIZIPLINA ANITZEKO LANTALDEA

IMQ Zurriolako Oinaren Unitatea Traumatologiako eta Podologiako espezialistez osatuta dago. Halaber, horien lana zentroko espezialitateekin koordinatuta dago, besteak beste, Erradiologia, Fisioterapia eta Errehabilitazioa, Dermatologia, Endokrinologia, Neurologia, Kirol Medikuntza… kasuan kasuko arreta egokiena bermatzeko.