Estenosi aortikoa


Balbula aortikoaren estenosisa edo estenosi aortikoa bihotzaren balbula aortikoaren zuloa ohikoa ez den moduan estutzean gertatzen den balbulopatia mota da (kardiopatia balbularra). Balbulako zuloa txikiagoa egitea sortzetikoa edo ondoren eragindakoa izan daiteke. Orokorrean, sukar erreumatikoaren edo balbulak kaltzikifatzearen ondorioz ematen da txikiagotze hori. Balbula aortikoak ezker bentrikulutik aortara doan odol fluxua kontrolatzen du. Balbula hori ondo badabil, ez du eremu horien artean odol fluxua eragozten. Baina, zenbait egoeratan, balbula ohikoa den baino estuagoa egiten da eta odol fluxua oztopatzeaz gain, presio handia sortzen du.

  • Estenosi aortikoa jaiotzez izan dezakegu (sortzetikoa), baina, oro har, bizitzan zehar garatzen da. Estenosi aortikoa duten umeek bestelako sortzetiko gaitzak izan ditzakete. Estenosi aortikoa nagusiki kaltzioa metatzen denean ematen da, horrek balbula estutzen duelako. Horri estenosi aortiko kaltzikoa deitzen diogu. Normalean, arazoa adinekoek pairatzen dute. Beste kausa bat sukar erremautikoa da. Gaitz hori faringitis estreptokozikoaren edo eskarlatinaren ondorioz garatu daiteke.