Bihotzeko gutxiegitasuna

Bihotzeko gutxiegitasuna gertatzen da bihotzaren funtzioa aldatuta dagoenean edo odol nahikorik ponpatzen ez duenean organoak, muskuluak eta organismoko ehunak hornitzeko. Bihotza huts egiten hasten denean organismoak berehala antzematen du eta konpentsazioko mekanismoak jartzen ditu abian, horregatik paziente asko ez dira ohartzen bihotzak adierazten dituen sintoma ezohikoez. Mekanismo horiek soilik epe batean dira eraginkorrak, eta une batetik aurrera organismoak ezin du erremediatu bihotzaren ponpatze akatsa.

  • Bihotzeko gutxiegitasuna agertzen da bihotzeko muskuluaren nahastea dagoenean, bihotzak gehiegizko karga jasaten duenean edo bi faktore horiek batera gertatzean.

    Bihotzeko gutxiegitasuna eragin ohi duten nahasteak ondokoak dira, besteak beste: kardiopatia iskemikoa (miokardio infartua), arteria hipertentsioa, miokardiopatiak, balbulopatiak, sortzetiko kardiopatia batzuk, eta, arraroagoak direnak, perikardioko gaixotasunak.

    Bihotzeko gutxiegitasuna maiztasun txikiagoarekin bihotzetik kanpoko nahasteengatik gertatzen da, hipertiroidismoa edo anemia larria bezalakoak.