Hitzaurrea

Egunero, garapen teknologiko berriek munduan dauden pazientei itxaropena ematen diete, medikuntza sendoa sustatzen dutelako. Lelo horren inguruan elkarlanean, IMQ Zorrotzaurre Klinikak zerbitzu aurreratuen eskaintza zabala dauka, bertan, berrikuntza etengabeko erreferentzia da.. Azken belaunaldiko teknologia medikoa, teknika kirurgikoetan eta diagnostikoetan aplikatua, eguneroko praktika klinikoan ikusten da. Gainera, Klinikan esparru medikorako bereziki diseinatutako aplikazio informatikoak erabiltzen direnez, osasun arloan dugun lidergoari eusten laguntzen digute.

Teknologia:

Goi mailako teknologiaren alde egiten da, pazienteak onura guztiak izan ditzan. Horrela, kirurgia zehatzagoa eta eraginkorragoa lortzen da, kasu askotan, ospitaleko egonaldia, konplikazioak eta esku hartze kopurua murrizten dira. Gainera, pazientea eguneroko bizitzara lehenago itzultzen da. Horren guztiaren adibide nabarmena Vinci Robotaren bidezko kirurgia robotikoa da. Batez ere, kirurgia urologikoari aplikatuta dago, baina bere garapena kirurgia ginekologian eta kirurgia orokorrean ere garrantzizkoa da.

Klinikak guztiz eraginkorrak diren ekipoak eta teknologiak dauzka, eta profesionalen esperientziarekin batera, osasun zerbitzuak modu efizientean eskaintzeko aukera ematen digute. Ildo horretan, klinikako onkologia unitateak Varian Truebeam azeleragailu lineal berria eskuratu du erradioterapia tratamendua egiteko. Tresna berri horrek tratamendu onkologikoaren ikuspegia goitik behera aldatu du, nekez sartzeko eremuetan zehaztasun handiz eta dosi gehiagorekin esku hartzeko aukera ematen duelako. Horri esker, pazienteak tratamenduari hobeto erantzuten dio eta alboko ondorio gutxiago izaten ditu.

Teknika aurreratuenak:

IMQ Zorrotzaurre Klinika diagnostikoa eta tratamendua egiteko azken belaunaldiko teknikez baliatzen da; besteak beste, intentsitate modulatutako erradioterapia, zuzeneko erradiologia digitala duten gelak, 3D eta 4D ekografoa, PET-OTA, OTA 64, eremu zabaleko erresonantzia magnetiko irekia, tomosintesia duen mamografo digitala, esterotaxia, PAV (hutsaren bidezko biopsia) eta interbentsionismo baskularra egiteko gela. Bertan, erradiologia interbentzionista eta hemodinamikoa egiten dira.

Berrikuntza lantzen dugunez, osasunaren zainketan bikaintasuna lortzen dugu, bereziki, konplexuagoak diren espezialitateetan, adibidez, onkologian eta bihotzeko gaixotasunetan. Horregatik, pazienteak artatzeko, IMQren asistentzia zerbitzuek beti teknika berrienenak garatu eta aplikatu dituzte. Eta honako eremu hauetan teknika aurreratuenenak ditugu: Kirurgia Laparoskopikoan, Kirurgia Onkologikoan, Kirururgia Plastikoan, Bihotzeko Kirurgian eta Sabelaldeko Kirurgian.

Aplikazio informatikoak:
IMQk inbertsio informatiko handia egin du historia kliniko bakarra garatu ahal izateko. Proiektu horretan, informazio mediko osoa kliniketan eta kontsultetan bateratuta egongo da eta horrek profesionalen arteko hartu emana erraztuko du. Hori horrela, pazientei zerbitzu bateratua eta kalitate handikoa eskaintzea lortzen dugu.

BIZKARRAREN TRATAMENDURAKO MEDIKUNTZA BIRSORTZAILEA

IMQ Zorrotzaurre klinikako Neurokirurgia zerbitzuak profesional espezializatuak ditu bizkarreko minaren tratamendua abangoardiako tekniken bidez erabiltzen, hala nola, hazkunde-faktore ugariko plasma infiltratzen.

Hazkunde-faktoreak odol-plasman eta plaketen barruan dauden proteinak dira. Proteina horiek zuzenean eragiten diete gorputzaren ehunak sendatzeko eta birsortzeko prozesuei.

Tratamendua munduan ospe handiena duen ikerketa-zentroetako batek garatu du: BTI Biotechnology Institute España. Pazientearen odol-bolumen txikienetik (32 ml) aurrera, hazkunde-faktore ugariko plasma isolatu eta kontzentratu daiteke, gero terapeutikoki aplikatzeko.

Prozesua pazienteari odola ateratzearekin hasten da. Ateratako odola prozesatu egiten da bere osagai nagusiak bereizteko: globulu gorriak, globulu zuriak eta plasma plaketekin. Pazientearen odolaren osagai horietatik abiatuta, teknika integratu baten bidez plasma pertsonalizatua sortzen da, eta, behin aktibatuta, tratamenduan erabiliko da.

Kaltetutako gunean hazkunde-faktore ugariko plasma infiltratzeko, ebakuntza-gelan ebakuntza erraz bat egiten da, 4 ordu inguruko ospitaleratzearekin.

Teknologia honen onurak

  • ATZERATU EGITEN DU giltzadura-endekapenaren aurrerapena
  • MURRIZTU EGITEN DITU hantura eta mina
  • HOBETU EGITEN DITU funtzioa eta mugikortasuna

Tratamendu honek bizkarreko min kronikoei irtenbidea ematen die, eta gaixotasunaren progresioa atzeratzea eta are lehengoratzea ahalbidetzen du, baita mina nabarmen murriztea ere. Pazientearen beraren plasma erabiltzean, errefusak eta albo-ondorioak saihesten dira.

 Informazio gehiago: https://neurocirugiabilbao.com/prgf/

Da Vinci Sistema Kirurgikoa

Da Vinci Sistema Kirurgikoa azkeneko belaunaldiko plataforma robotikoa da. Kirurgia konplexuak eta delikatuak egiteko gai da, giza gorputza ahalik eta gutxien inbadituz eta zehaztasun handiagoz. Da Vinci Sistema –prozedimendu kirurgiko ugarietarako erabiltzen dena, bereziki, prostatektomietarako-, zirujau batek kontrolatzen du, kontsola baten bidez ebakuntza egiten duena. Kirurgia konplexuak egiteko baina inbasio gutxienenarekin bideratzeko sortu zen. Kirurgia irekiaren eta laparoskopiaren mugak gainditu nahi ditu, ikuseremua, zehaztasuna eta zirujauaren trebetasunen kontrola hobetuz. Da Vinci robota ez da autonomoa; ebakuntza gelan zirujauaren esku hartzea behar du.

Da Vinci robot kirurgikoak kontsola ergonomikoa dauka, eta horren bitartez zirujauak ebakuntza gelan bertan eserita ebakuntza egiten du. Pazientearen ondoan ikus-entzunezko dorrea (kontrolagailuak, bideoak, audioak eta irudi prozesuaz osatuta) eta kontsolaren bidez kontrolatutako hiru edo lau beso robotiko interaktibo duen orga kirurgikoa kokatzen dira. Beso horien muturretan medikuak ebakuntza egiteko tresnak izango ditu; besteak beste, bisturia, artaziak, eta polobakarra.

Kirurgia Robotikoak medikuarentzat dituen abantailak:

  • Ikuseremua hobetzen da: Eremu kirurgikoaren irudia argiagoa da.
  • Goi mailako bereizmena duen hiru dimentsiotako ikuspena: Da Vinci Robota erabiltzean zirujauak hiru dimentsiotan ikusi dezake (bi dimentsiotan ikusi beharrean).
  • Zehaztasun handiagoa: Robotak berezko dardara ezabatzen du eta zirujauak egiten dituen mugimenduen zehaztasuna bermatzen du.
  • Teknika kirurgikoak errazten ditu. Gizaki batek egingo ez lituzkeen mugimenduak gauzatzeko aukera eskaintzen du.
  • Nekez sartzeko eremuetan ebakuntza egiteko aukera ematen du.

Pazientearentzako onurak:

  • Ospitalean egonaldi laburragoa.
  • Ebakuntza egin ondoren, eragozpen eta min gutxiago.
  • Orban txikiagoak.
  • Infekzioa izateko arrisku txikiagoa.
  • Odol kantitate gutxiago galtzea.
  • Betiko egoerara eta eguneroko bizitzara arinago itzultzea.

Da Vinci Robotaren bidez egin daitezkeen ohiko kirurgiak honako hauek dira:

  • Kirurgia urologikoa
  • Kirurgia ginekologikoa
  • Digestio aparatuaren kirurgia

Erresonantzia Magnetiko Irekia

Zorrotzaurre Klinikak Hitachi erresonantzia magnetiko irekia duen ekipoa instalatuta dauka, 1,2 Teslak dituena.

Erresonantzia magnetiko irekien eta ohikoen artean alde handia dago, metodo berriari esker pazienteak askoz erosoago sentitzen direlako. Aparatu berriak duen irudien bereizmen eta errealizazio gaitasuna ohiko erresonantzia magnetiko aparatuek dutenaren antzekoa da, baina, horrez gain, abantaila ugari ditu:

  • Aparatu irekia denez, paziente batzuek pairatzen duten klaustrofobia sentsazioa murrizten da, horrela, beharrezkoak ez diren sedazioak ekiditen dira.
  • Paziente batzuen gehiegizko pisua dela eta, ezin dira ohiko erresonantzia magnetikoaren bidez aztertuak izan. Gailu berri horri esker, beren gorputzaren irudiak atera daitezke.
  • Adinekoek edo mugikortasun murriztua dutenek gailu honetan sartzeko erraztasun gehiago dute.
  • Umeak bere gurasoek lagunduta egon daitezke, eta haiekin egoten dira proba egiten den bitartean.

Azeleragailu lineala

Azeleragailu lineala gaixo onkologikoei gorputzeko edozein organotan erradioterapia saioak egiteko gailua da. X izpiak duen mota honetako tratamenduak minbizia eragiten duten zelulak suntsitzea ahalbidetzen du inguruko ehun osasuntsuak kaltetu gabe. Bi erradioterapia mota hauetarako erabili ohi dira:

  • Erradioterapia konbentzionalak.
  • Modulatutako intentsitatea duen erradioterapia.

Azeleragailu linealak mikrouhinaren teknologia darabil metalezko puntu pisutsu baten kontra talka egiten duten elektroiak bizkortzeko. Horri esker, energia handiko X izpi sorta lortzen da.

Ekipo honen konfigurazioari esker, tumorean erradiazioa edozein angelutatik eman daiteke, gantrya (azeleragailuaren X izpien irteera lekua) eta pazientearen ohatila mugituta.