Ziurtatutako kalitatea - Osasun erreferentea - Klinika - Home - Zorrotzaurre
Loading

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Pribatutasun-politika eta Cookieak .

Guztira: 7

Erakutsiak: 1-7

UNE 179.003

Segurtasun Klinikoa asistentzia zerbitzuari lotutako berezko osagarria da, hori dela eta, Klinikak segurtasun klinikorako hainbat ekimen garatu ditu, pazienteek praktika asistentzialean arrisku askoz txikiagoa izan dezaten. UNE 179.003ren araberako kreditazioak bermatzen duenez, Segurtasun Klinikoa ondo kudeatzen da eta Klinikak etengabeko hobekuntza emateko konpromisoa dauka. Kreditazioa 2014ko apirilean lortu zen.

ISO 9001

IMQ Zorrotzaurre Klinikak eskumen osoko ISO 9001: 2008 kreditazioa dauka: ospitalizazioa, larrialdiak, Unitate Kirurgikoa, Onkologia, Farmazia, etab. Kreditazio honek, besteak beste, Klinikara bertaratzen diren pazienteak kontuan hartuz, egiten diren kudeaketa, kalitate eta orientabide eginkizun onuragarriak aitortzen ditu. AENORrek emandako "eskumen osoko" kreditazio hori 2014ko apirilean lortu zen.

OHSAS 18000

IMQ Zorrotzaurre Klinikan lan egiten duten pertsona guztien segurtasuna Klinikaren eginkizunen artean sartzen da, ezarritako arauzko auditoriak baino haratago. Kreditazio honek Klinikako langileen baldintza ergonomiko eta laboralen kudeaketa egokia eta egindako hobekuntza aitortzen ditu. Kreditazioa 2015eko ekainean lortu zen.

Joint Commission International – JCI

IMQ Zorrotzaurre Klinika Joint Commissioneko Ereduaren arabera bermatuta dagoen Euskal Herriko ospitale bakarra da, hau da, munduko kreditaziorik ospetsuena duena, kalitate eta segurtasun asistentzialaren irizpide zorrotzengatik. Espainiar estatuan zortzi ospitalek baino ez dute JCIeko kreditazioa. Kreditazioa 2013ko azaroan lortu zen.

SEMES Kreditazioa

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Larrialdi Zerbitzua Estatuko lehen zerbitzua izan da SEMES-Larrialdi eta Emergentzietako Medikuntzaren Erakundearen kalitate kreditazioa lortzen. Kreditazio horrek pazienteari ematen zaion kalitateko arreta bermatzen duela kreditatzen du, ikuspuntu teknikotik, zientifikotik, hezitzailetik eta kudeatzailetik larrialdi eta osasun emergentzien artatze sistema guztietan. Kreditazioa 2014ko urrian lortu zen.

ISO 50.001

2016ko martxoan Eraginkortasun Energetikoaren ziurtagiria eskuratu genuen, energia kontsumoaren eragina gutxitzeko apustua eta konpromisoari esker.

UNE 166.002

UNE 166.002 arauaren araberako I-G-i ziurtagiria daukagu. Ziurtagiriak Klinikak honako arloetan egindako ibilbide eta apustua aitortzen dizkigu: zaintza teknologikoa, Ikerkuntza eta Berrikuntza proiektuak diseinatu eta ezartzea, ezagutza zabaltzea eta sormena kudeatzea, besteak beste.

Guztira: 7

Erakutsiak: 1-7