Kardiologia Unitatea

IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Kardiologiako Asistentzia Unitatea hurrengo eremuetan asistentzia eskaintzen duen zerbitzu zentrala da: klinikoa (Kanpo Kontsultak, Ospitalizazioa, Zainketa Intentsiboak); irudi bidezko diagnostikoa (3D EKOa, estreseko EKOa, OTA-64, Kardio Erresonantzia, Angiografiak) eta Hemodinamika gelan kateterrez egindako ebakuntzaren bidezko tratamendua (Angioplastia Koronarioak, Balbuloplastiak, TAVI, MitraClip, CIA eta FOPeko itxiturak, Aurikulako apendizearen Itxiturak).

Hemodinamika gela kirofano mistoa da. Bertan, arritmien azterketa eta tratamenduak (Azterketa Elektrofisiologikoak, Nabigatzailearekiko Ablazioak, Taupada markagailua eta DAIa ezartzea) eta Erradiologia Interbentzionistako azterketa eta tratamenduak egiten dira (Angioplastiak, Embolizazioak, Protesi endobaskular aortiko Bertebroplastiak).

Teknika guzti horiek Anestesia, Kirurgia Kardiako eta Kirurgia Baskularreko taldeekin lankidetza estuan jardutea eskatzen dute.

Kokapen finkoa duten guardiak ditugu Hemodinamikan 24 orduz/365 egunez, eta langile kualifikatuak daude Lehen Mailako Angioplastia Miocardioko Infartu Akutuaren tratamendu gisa eskaintzeko.

Zerbitzuen Eskaintza

  • EKOa: - 3D EKOa, estress EKOa, Esofago zeharreko 3D EKOa.
  • OTA-64: Koronariografiak, TAVIren aurreko azterketak
  • EMN: Miokardioaren perfusioari eta miokardioaren bideragarritasunari buruzko azterketa kardiologikoak, Miokardiopatien azterketa morfologikoak, Gadolinioa hartzeari buruzko azterketak.
  • HEMODINAMIKA: Ezker eskumako kateterismo diagnostikoak, Koronariografiak, Presio gidak, IVUS, Angioplastia koronarioa Stenta ipinita eta ipini barik, Balbuloplastiak, Larruazalaren zeharreko balbula aortikoak ipintzea (TAVI), CIAren eta FOPren Itxitura, Aurikulako apendizearen Itxitura, Balbulen ihes periprotesikoen Itxitura, Mitra Clip, Aortako Kontrapultsazioko Baloia ipintzea.
  • ELEKTROFISIOLOGIA ETA ARRITMIAK: Azterketa Elektrofisiologikoak, Nabigatzailearekiko Ablazioak (NAVEX, CARTO), Krioablazioak, Kamera bat, Bi edo Hiruren Taupada Markagailua ezartzea (Bersinkronizagailuak), DAIa ezartzea, kablerik gabeko taupada markagailu endokabitarioa (Mikra) ezartzea.
  • BASKULARRA: Angiografiak, Angioplastiak, Odoljarioen enbolizazioak, Kimioenbolizazioak, Garuneko Deformazioen Enbolizazioak, porta zainaren eta zain sakonaren Shunta, Zain sakonaren iragazkiak, Bertebroplastiak, Toraxeko aortaren endoprotesia, Abdomeneko aortaren endoprotesia.

Teknologia

  • 3D EKOa Philips i3 33 Modeloa 
  • OTA - 64 GE Light Speed VCT Modeloa
  • EMNa Siemens Modeloa
  • HEMODINAMIKA. Philips Allure Modeloa

TALDE

OHIKO GALDERAK

  • Zer da bihotz-kateterismoa?

    Bihotz-kateterismoan zunda bat (kateterra) sartzen da bihotzaren barrunbeen barruan, arteria edo/eta hankako zein besoko zain batean ziztada eginda. Kateter horien bidez presioak hartu daitezke eta kontrasteko materiala sartzeko aukera dago, X izpietako irudiak (angiografíak) lortu ahal izateko.