Miokardioko infartu akutua

Miokardioko infartua bihotzeko muskuluaren zati baten heriotzagatik ezagutzen den patologia da, arteria koronario bat osorik buxatzen denean. Buxadura gertatzen den inguruabarrengatik odol emaria eten egiten da. Bihotz muskulua oxigenorik gabe denbora luzeegiz gelditzen bada, inguru horretako ehuna hil egiten da eta ez da birsortzen. Patologia hau pertsonak adin ertainera iristen direnean agertzen da eta gizonezkoei eta emakumezkoei eragiten die. 

  • Arteria koronario baten fluxuaren buxaduraren kausa ohikoena ateroma plaka baten pitzadura eta tronbo baten sorrera dira. Arrazoi horrengatik tratamendurik eraginkorrena fluxuaren berrezarpena da, bai tronboa disolbatuz (fibrinolisia), bai arteriak dituen trabak kenduz kateterismo bidez (angioplastia).