Ginekologia eta Obstetrizia

Bilboko hainbat klinikatan lehen zeuden haurdunentzako Erditzean laguntzeko zerbitzuak IMQ Zorrotzaurre Klinikan batu dira eta horrek aldaketa nabarmena ekarri du. Hala, “ZORROTZAURRE KLINIKAKO ARRETA OBSTETRIKO ETA NEONATALEKO UNITATEA” sortu da, hau da, Jaioberrientzako Unitatea.

2012ko maiatzaren 29an Unitatea inauguratu eta abian jarri zenetik, IMQren pazienteen eta beste aseguruetxeen nahiz paziente partikularren erditze prozesurako ospitalizazio guztiak aipatutako zentroan egiten dira. Honi esker giza eta teknologia baliabide guztiak artatzera bideratu daitezke.

Ama eta Umeentzako Unitate honen xedea ama eta ume jaioberriei arreta osoa ematea da, klinikan dauden bitartean, kalitate, segurtasun eta erosotasuna bermatuta.

Erditze Arrunta Artatzeko Gida Klinikoa egin da profesionalen jarduera gidatzeko, praktika klinikoaren aldakortasuna gutxitzeko asmoz. Hala, asistentziaren segurtasun eta kalitatean zuzeneko eragina dauka.

Honako gida hau erditzea ahal den modurik naturalenean egitean oinarrituta dago, analgesia epidurala edo monitarizazio kardiotokografikoa bezalako alderdiak ukitzen dituen arren, betiere mina arintzeko eta segurtasun klinikoa sustatzeko.

Erditzea bizitzaren unerik berezienetakoa da. Hori dela eta, IMQ Zorrotzaurre Klinikan erditzen laguntzeko beharrezko azpiegitura eta diziplina askotako taldeak ditugu. Talde horiek prozesu hau bere osotasunean hartzen dute eta batera lan egiten dute amari eta jaioberriari 24 orduz segurtasunik handiena emateko.

Erditzea laguntzea hain garrantzitsu eta apartekoa izanik, IMQ Zorrotzaurren gure espezialitatea interes handiko beste Unitate batzuez osatuta dago:

  • Ginekologia eta Obstetriziako Larrialdi Zerbitzua
  • Jaioaurreko Diagnostikoaren Unitatea
  • Amatasun – Haur Unitatea
  • Familia Plangintza
  • Menopausia Unitatea
  • Zoru Pelbikoko Unitatea Prolapsoaren Kirurgia. Esfortzuko gernu inkontinentziaren Kirurgia
  • Onkologia Ginekologikoaren Unitatea
  • Bularreko Patologiako Unitatea (Gongoil Zelataria) - (Bularreko Tumoreen Batzordea)
  • Kirurgia Endoskopikoa Laparoskopia eta Histeroskopia
  • Kirurgia Robotikoa 

TEKNOLOGIA

  • Gaur egun, lortzen ditugun emaitzen zati handia garapen teknologikoari dagokio.
  •  Obstetriziari dagokionez, IMQ Zorrotzaurre Klinikan Amnisure eta Partosure testak ditugu, mintzen haustura eta dagokion epean baino lehenago erditzearen mehatxua detektatzeko, hurrenez hurren. Hau oso garrantzitsua da behar bako indukziorik edo frenaziorik ez egiteko. Zerbitzuak umekiaren kanpo eta barne kardiotokografia dauka hura jaso behar duten andrazko umedun guztientzat, Monitorizazio Zentrala barne, umekia ondo dagoela une guztietan behatzeko eta ebaluatzeko. Umekiaren kalotaren pHaren bidez, egoera ona okertzeko arriskua duten umekiak aurkitu daitezke. Kiwi motako bentosak, ohikoak baino modernoagoak eta seguruagoak dira. Bestetik, larruazalerako josturei dagokienez, Insorb (subticular skin stapler) erabiltzen dugu eta larruazalpean egiten denez, ez du josturarik eskatzen. Hala, pazientea erosoago dago eta haren alta lehenago heltzen da (Zesareako altak 3-4 egunetan)
  • Ginekologian, gernu-inkontinentzia zuzentzeko uretra azpiko tentsio bako zerrendek iraultza ekarri dute horien bitartez lortutako emaitza onak direla eta. Zoru Pelbikoaren patologia honetan erabakigarriak izan dira kupula baginalaren prolapsoak konpontzeko arpoien edo hainbat tresnaren bidezko aurrerapenak.
  • Bularreko Patologian diagnostikoa egiteko izandako aurrerapenekin (Mamografiak / Tomosintesia, Bularreko Ekografia, Ekografiaren bidez gidatutako Orratz Lodiko Biopsia -BAG-, Erresonantzia…), gongoil zelatariari buruzko ikerketekin eta gaur egungo ezagutzarekin, bularreko minbiziaren kirurgia, gehienetan, pazientea arin suspertzen den jarduera erraza bilakatu da.
  • Patologia onberarako eta gaiztorako kirurgia laparoskopikoa, azken belaunaldiko aparailuekin batera, Klinikako 4 ebakuntza gelatan egiten da.
  • Histeroskopia bidezko kirurgiaren bidez, kaba zainen barruko patologia (endokabaitario) onbera guztia konpontzen du kirurgia handiagorik egin behar izan barik.

IMQ Zorrotzaurre Klinikak Da Vinci Robota dauka hurrengo kirurgiak egiteko: Kirurgia onberak, esate baterako, kupula baginalaren prolapsoa edo askotariko miomektomia; eta kirurgia onkologikoak, adibidez, zerbixeko, obarioko edo endometrioko minbizia. Izan ere, kirurgia robotikoa aurreko ebakuntza horiek egiteko lagungarria izan daiteke.

OHIKO GALDERAK

  • NOIZ ARTE EDUKI AHAL IZANGO DITUT UMEAK?

    Andrazkoen gehieneko ugalkortasuna 17-18 urte betetakoan heltzen da eta hogeita hamar urte arte bere horretan jarraitzen du baina hortik aurrera gaitasun hori txikitzen joango da, 35 urtetik gora arinago.

    Ugalkortasun oso txikia da hilekoen azken 7 urteetan. Menopausiaren batez besteko adina 48’5 urtekoa da eta adin-tartea 42 eta 56 urte bitartekoa da. Orokorrean, bat-bateko haurdunaldiak ezohikoak dira 41 urte betetzen direnetik aurrera.

    Laburbilduta, hilekoaren zikloaren barruan ugaltzeko probabilitatea hurrengoa da adinaren arabera: % 35-40, 18 urterekin; % 20, 30 urterekin; eta %5, 40 urterekin.