Pediatria-EUS

Zorrotzaurre Klinikako Pediatria Zerbitzuak umeari eta nerabeari kalitate handiko osasun asistentzia osoa eskaini nahi die. Lortu ahal izateko kualifikatutako profesional talde batzuen laguntza dauka, bai eta baliabide teknologiko aurreratuak eta eremu fisiko atseginak, zabalak, argitsuak ere, umeak eta bere familiak eroso egon daitezen. Zerbitzu honek umeei arreta pediatriko onena eta eguneratuena eman nahi die, giro bero eta adeitsu batean.

Zerbitzua hurrengo eremu asistentzialetan antolatuta dago: Larrialdiak,patologia larriak artatzeko; Jaioberrien unitatea (neonatala eta perinatala), jaioberriari arreta eskaintzeko jaio denetik klinikatik alta eman arte; eta Azpiespezialitate pediatrikoen Arloa, klinikaren kanpoko kontsultetan arreta ematen duena.