Informazioa

Geriatria espezialitate medikoa da, eta adinekoen gaixotasun fisikoez, mentalez, funtzionalez eta sozialez arduratzen da prebenitzea eta arintzea helburu daukan arreta akutuan, kronikoan eta errehabilitatzailean.

Bizitzan, oso ohikoa da adinekoak zenbait mediku espezialistarenera joatea, baina, sarritan, tratamenduak eta diagnostikoak aparte ematen dira inolako ikuspegi bateraturik gabe. Horrez gain, urteen joan-etorrian, patologiek eragin desberdina dutenez, oso garrantzitsua da tratamendu egokienak koordinatzea eta lehenestea, pertsona bakoitzaren premia berezietara egokitu ahal izateko. Horixe bera da mediku geriatraren zeregina.

Geriatriako zerbitzua

IMQ Igurcon, zure esanetara dauden profesional geriatren taldea daukagu.

Lehenengo kontsultan, gure mediku espezialistek balioespen geriatriko integrala eta dimentsio anitzeko prozesu diagnostikoa (funtzionala, kognitiboa, afektiboa, klinikoa eta soziala) egingo dituzte, honako arlo hauekin lotutako faktore guztietan gaitasunak eta arazoak zein diren neurtzeko: osasuna, gaixotasunak, tratamenduak, nutrizioa, eguneroko bizimoduko oinarrizko jarduerak, ibilera, funtzio mentala, aldartea eta familiaren zein gizartearen babeserako baliabideak eta premiak.

Diagnostiko horretan oinarrituta, mediku geriatrak zainketen plan integrala egiten du (tratamendu, errehabilitazio eta jarraipenerako plana), egoera bakoitzean ahalik eta bizi-kalitate handiena lortu nahian. Horretarako, espezialisten tratamenduak koordinatzen dira.

Norentzat

Geriatriako kontsultak gaixotasun kronikoak dituzten edo haien autonomia murrizteko moduko sintomak antzematen hasi diren adinekoentzat dira. Honako seinale hauek izan daitezke horren adierazgarri: faktore kognitiboak (adibidez, jokabidearen eta aldartearen aldaketak), sintoma funtzionalak (esate baterako, mugitzeko zailtasunak edo ohikoa baino ibilera geldoagoa), seinale klinikoak (adibidez, pisuaren galera eta polifarmazia9 edo arlo sozialarekin lotutako faktoreak (isolamendua, esaterako).

Instalazioak

Gaur egun, geriatriako kanpoko bi kontsulta-zerbitzu ditugu Bizkaian, eta Areetan zein Durangon daude kokatuta. Medikuntza Geriatrikoko Zerbitzua Susperraldi Funtzionalerako ditugun Unitateetan ere badago eskuragarri, baita IMQ Igurcoko egoitza soziosanitarioetan ere. Kasu guztietan, talde medikuak balioespen eta jarraipen integrala egingo du, eta, horretarako, zainketen plana prestatuko du, pertsonaren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko.

 

IMQ IGURCO CONSULTA GERIATRÍA

 

 

  • IMQ IGURCO GERIATRIAKO KONTSULTAK
  •  [ext,XX KB]
    _ _

 

Ohiko galderak

  • Espezialitate medikoa da, eta adinekoen gaixotasunak tratatzen ditu ikuspegi integraletik, osasun fisikoa, funtzionala, kognitiboa, afektiboa eta soziala kontuan hartuta. Pazientearen faktore guztiak koordinatzea dauka xede, haren bizi-kalitatea hobetzen duen tratamendua eskaintzeko.