INFORMAZIOA

Teknologia berriek emaen diguten aukera aprobetxatuta, are gehiago hurbildu nahi dugu gure egoitzetako egoiliarren familiengana, gure gardentasun- eta hurbiltasun-konpromisoaren barruan. Ildo horretan, familien eta egoitzen arteko komunikazio-kanal berri bat gaitzen duen app bat garatu dugu, egoiliarrari zer gertatzen zaion ikusarazteko eta, era horretan, senideek gure zentroak direla-eta duten esperientzia hobetzeko.

Egoitza Gardenak APPari esker denbora errealean zure senideak gure egoitzetan duen egoerari eta zaintzari buruzko berritasun guztiak ezagutuko dituzu. Edozein unetan eta edozein lekutatik izango duzu eskura zentroan bizi duen egunerokotasunari buruzko informazioa, azkar, erraz eta berehala ulertzeko moduan.

IMQ Igurco Egoitza Gardenak aplikazioan, honako hauek aurkituko dituzu:

  • Egunerokotasunaren jarraipen dinamikoa: Jakin ezazu zure senideak, egunero, zentroan, zer-nolako jarduerak egiten dituen eta jarraitu ezazu jarduera bakoitzean zer parte-hartze duen.
  • Eguneroko argazki eta bideoak: gozatu zure senidea zentroko jardueretan parte hartzen ikusten, argazki eta bideoen bidez.
  • Eguneko menua: Jakin ezazu, zehatz-mehatz, zein diren eguneko menuak eta nola jan duen eguneko otordu bakoitzean; betiere medikuak jarraipenerako jarraibideak eman baditu.
  • Gaueko atsedena: ikusi nola hartzen duen atseden gauean, betiere medikuak hala adierazi badu.
  • Zaintzako plan pertsonala: Kontsultatu beraren arreta-planari buruzko informazioa, eta egin plan horretan gertatzen diren eguneratzeen jarraipena.
  • Tratamendu eguneratua: Eskuratu ezazu egungo medikazioari buruzko informazioa eta egin tratamendu- edo jarraibide-aldaketen jarraipena.
  • Konstanteak eta neurriak: Kontsultattu ezazu tenperatura, eta altuera eta pisua bezalako konstanteen bilakaera.
  • Gorabeherak: jaso zuzeneko jakinarazpenak sukar, erorketa edo ospitale bideratzeekin zerikusia duten gorabeherekin.
  • Zentroko profesionalei buruzko informazioa: Jakin ezazu nor diren zentroko zaintza-arduradunak, eta eskuratu ezazu, zuzenean, haien jakinarazpenak eta komunikazioak zure senidearen egoerari eta zaintzari buruzko informazioarekin.
  • Mezu eta komunikazio korporatiboak: jaso zure senitartekoa zaintzen duten arduradunen mezu eta komunikazio zuzenak.
  • Online hitzorduak: erreserbatu zentroko profesionalekin hitzordua nahiago duzun modalitatean (telefonoz, aurrez aurre edo online).
  • Push jakinarazpenak: jaso zure senidearen egoeraren azken eguneratze guztiak zure mugikorrean bertan, hala nola mezuak, gorabeherak edo medikazio-aldaketak.

IMQ Igurcon, zerbitzurik onena eman nahi diegu gure bezeroei, egoiliarrak jasotzen duen arretaren kalitatea sendotuta eta bermatuta, eta, horretara, familiak lasai egotea eta gugan konfiantza izatea lortzeko.

Edozein kontsulta eta iradokizun egiteko edo arazoren baten berri emateko soporte@igurco.es helbidean arretaz hartuko zaitugu.

                                          residencias transparentes

                                               Deskargatu

OHIKO GALDERAK