Aldi baterako egonaldiak

Adineko pertsonentzako aldi baterako egonaldi-zerbitzuari esker, familia eta zaintzaileek aukera izango dute, euren atsedenaldirako, errekuperatzeko edo egoera berezi bati aurre egiteko. Zerbitzu hau bereziki Aste Santuan, udan eta Gabonetan eskatu ohi da, familien atsedenaldian.

Garrantzitsua da batetik, hautatutako egoitza aurrez ezagutzea, bere ezaugarriak, zerbitzuak eta erreferentziako pertsonak, eta bestetik, familiaren egoeraren berri ematea profesionalen taldeari.

Era berean, guretzat garrantzi handia du egoitzara etorriko den adineko pertsonak erabakia barneratzea; horretarako, komunikazioa ezinbestekoa da, arrazoia argi azalduz, adineko pertsonak ondo uler dezan, hitz egiteko modua egokituz, eta betiere, posible den heinean, hautatutako egoitza aurrez berarekin bisitatuz.  Hori guztia, adinekoa lagunduz, batez ere lehenengo momentutik, oso lagungarria izan daiteke erabakia onartu eta egoerara egokitzeko.

IMQ Igurco egoitzetako aldi baterako egonaldiei buruzko informazio gehiago eskatzeko deitu informazio eta harretarako 900 107 061 telefonora.

Aldi baterako egonaldien abantailak

Aldi baterako egonaldiak onuragarriak dira pertsona zaintzailearentzat eta mendekotasuna duten adinekoentzat. Zaintzaileari dagokionez, aldi baterako egonaldi edo atsedenaldiak mesedegarriak dira. Esaterako, zaintzaileari abagunea eskaintzen dio osasuna zaintzeko (elikadura osasungarriarekin eta ordutegi egokiak errespetatuz, kirola eginez eta burua lasaituz, paseoak emanaz, yoga eginez, erlaxatuz, etab.), atseden hartzeko (atsedenaldiak errespetatuz eta beharrezko loaldi orduekin), bakardadea ekiditeko (familiakoekin, lagunekin eta elkarteekin harremanak mantenduz, laguntza-sarea indartuz) eta zaintzaren ondorioz, sarritan baztertzen diren, ohiko zaletasunekin jarraituz. 

Mendekotasuna duen adinekoari dagokionez, egoitza espezializatu batean aldi baterako egonaldi edo atsedenaldiek abantaila ugari eskaintzen dizkio. Batetik, IMQ Igurcon, adinekoari, alderdi soziosanitarioari lotutako balorazio geriatriko integrala burutzen zaio (arlo biomedikoa, adimen-arloa, arlo funtzionala eta gizarte-arloa) eta emaitzak aztertuta, lantaldeko profesional ezberdinek tratamendu eta esku-hartze plan bat diseinatzen dute. Horrela, gaitasun kognitiboak, funtzionalak eta gizartekoak hobetzen dira, narriadura fisikoa, psikikoa eta/edo funtzionala saihesten da eta beste erabiltzaileekin elkarrekintza sustatzen da.

Gainera, aldi baterako egonaldiak errutinatik ateratzeaz gain, bestelako bizimodu esperientziak eskaintzen ditu; hori guztia, 24 orduz, erizaintza-arreta espezializatuarekin eta egoitzako osasun-zerbitzu propioarekin.

Halaber, IMQ Igurco egoitzetako egonaldia amaitzean, etxebizitzako zaintzan jarraitu beharreko gidalerroak jasotzen dituen txostena emango dizugu, adineko pertsonaren gaitasunak ahalik eta ondoen mantendu eta bere garapenean sor daitezkeen arrisku-faktoreak identifikatzeko.

Ohiko galderak

  • Egonaldiari dagokionez, malgutasun osoa eskaintzen da eta egoera bakoitzaren beharretara egokitzen da.