- Zaintzailearentzako atsedenaldia
- Erizaintza-zerbitzu espezializatua 24 orduz
- Egoitzaren osasun-zerbitzu propioa
Aldi baterako egonaldiak
Adineko pertsonentzako aldi baterako egonaldi-zerbitzuari esker, familia eta zaintzaileek aukera izango dute, euren atsedenaldirako, errekuperatzeko edo egoera berezi bati aurre egiteko. Zerbitzu hau bereziki Aste Santuan, udan eta Gabonetan eskatu ohi da, familien atsedenaldian.
Garrantzitsua da batetik, hautatutako egoitza aurrez ezagutzea, bere ezaugarriak, zerbitzuak eta erreferentziako pertsonak, eta bestetik, familiaren egoeraren berri ematea profesionalen taldeari.
Era berean, guretzat garrantzi handia du egoitzara etorriko den adineko pertsonak erabakia barneratzea; horretarako, komunikazioa ezinbestekoa da, arrazoia argi azalduz, adineko pertsonak ondo uler dezan, hitz egiteko modua egokituz, eta betiere, posible den heinean, hautatutako egoitza aurrez berarekin bisitatuz. Hori guztia, adinekoa lagunduz, batez ere lehenengo momentutik, oso lagungarria izan daiteke erabakia onartu eta egoerara egokitzeko.
IMQ Igurco egoitzetako aldi baterako egonaldiei buruzko informazio gehiago eskatzeko deitu informazio eta harretarako 900 107 061 telefonora.
Aldi baterako egonaldien abantailak
Aldi baterako egonaldiak onuragarriak dira pertsona zaintzailearentzat eta mendekotasuna duten adinekoentzat. Zaintzaileari dagokionez, aldi baterako egonaldi edo atsedenaldiak mesedegarriak dira. Esaterako, zaintzaileari abagunea eskaintzen dio osasuna zaintzeko (elikadura osasungarriarekin eta ordutegi egokiak errespetatuz, kirola eginez eta burua lasaituz, paseoak emanaz, yoga eginez, erlaxatuz, etab.), atseden hartzeko (atsedenaldiak errespetatuz eta beharrezko loaldi orduekin), bakardadea ekiditeko (familiakoekin, lagunekin eta elkarteekin harremanak mantenduz, laguntza-sarea indartuz) eta zaintzaren ondorioz, sarritan baztertzen diren, ohiko zaletasunekin jarraituz.
Mendekotasuna duen adinekoari dagokionez, egoitza espezializatu batean aldi baterako egonaldi edo atsedenaldiek abantaila ugari eskaintzen dizkio. Batetik, IMQ Igurcon, adinekoari, alderdi soziosanitarioari lotutako balorazio geriatriko integrala burutzen zaio (arlo biomedikoa, adimen-arloa, arlo funtzionala eta gizarte-arloa) eta emaitzak aztertuta, lantaldeko profesional ezberdinek tratamendu eta esku-hartze plan bat diseinatzen dute. Horrela, gaitasun kognitiboak, funtzionalak eta gizartekoak hobetzen dira, narriadura fisikoa, psikikoa eta/edo funtzionala saihesten da eta beste erabiltzaileekin elkarrekintza sustatzen da.
Gainera, aldi baterako egonaldiak errutinatik ateratzeaz gain, bestelako bizimodu esperientziak eskaintzen ditu; hori guztia, 24 orduz, erizaintza-arreta espezializatuarekin eta egoitzako osasun-zerbitzu propioarekin.
Halaber, IMQ Igurco egoitzetako egonaldia amaitzean, etxebizitzako zaintzan jarraitu beharreko gidalerroak jasotzen dituen txostena emango dizugu, adineko pertsonaren gaitasunak ahalik eta ondoen mantendu eta bere garapenean sor daitezkeen arrisku-faktoreak identifikatzeko.
Ohiko galderak
-
Egonaldiari dagokionez, malgutasun osoa eskaintzen da eta egoera bakoitzaren beharretara egokitzen da.
-
Mendekotasun egoeran dauden pertsonen aldi baterako egonaldietarako diru-laguntza publikorik badago?
Bai, diru-laguntza publikoak badaude eta mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonen egonaldiei lotutako laguntza ekonomikoaren bitartez gastuaren zati bat diruz laguntzen da.
Aldi baterako egonaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartez egiten bada, zerbitzua eska dezaketen pertsonak dira:
- Eskaera egiterako unean, 60 urte beteak dituzten pertsonak. Aldiz, sartzeko eskaera egin ahal izango du mendekotasun egoeran dagoen edozein pertsonak, betiere honen beharrei erantzuteko zerbitzuak, laguntzakoak eta zaintzakoak, foru-sarean sartutako egoitzaren batek estaltzen baditu.
- Mendekotasun-maila II eta III duten pertsonak.
- Zerbitzu hau jasotzeko eskubidea dutenak, Autonomiarako eta Mendekotasun-arretarako Sistemaren arreta-zerbitzuen Prestazio era Katalogoan jasotakoaren arabera. (Abenduaren 14ko Mendekotasunerako 39/2006 Legea).
- Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuak.
- Gizarte Zerbitzuetako 12/2008 Legearen I. Tituluan jasotako 3. artikuluko baldintzak betetzen dituena.