Aurkezpen

IMQ Igurco Jose Mª Azkuna egoitza soziosanitarioa Zornotzako erdigunean dago, Arraibi auzoan, parke eta berdegunez inguratuta eta Durangaldetik eta Arratiatik oso gertu. Bertara heltzeko Bizkaibuseko hainbat linea daude, baita Euskotrenekoak ere.


IMQ Igurco Jose Mª Azkuna adinekoen eta haien senideen beharrei erantzuteko sortutako zentroa da.
Abangoardiako teknologia eta ekipamendu modernoak ditu, ingurune pribilegiatu batean kalitatearen eta erosotasunaren estandar handienak bermatzeko. Logela bikoitzak (banakakoak) eta espazio zabalak ditu. Gainera, egoiliarren eta familien eskura jartzen ditu terraza eta lorategi handi bat, baita bisitentzako garajea ere.


Diziplina anitzeko taldeak arreta pertsonalizatua eta integrala eskaintzen ditu egoitza modulatu batean, arreta espezializatuagoa ematea ahalbidetuz.


IMQ Igurco Jose Mª Azkuna IMQ Igurcok kudeatzen du, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarte-azpiegituren sarean dago 112 plaza publiko eta pribatuekin.

IMQ Igurco Azkuna

Bideoa

Bisita birtuala