Irudi bidezko Diagnostiko Unitatea

Irudi bidezko Diagnostiko Zerbitzua espezializazio altuko zerbitzu bat da. Irudiak lortzeko miaketak egitea xede du diagnostikoak egiteko edo/eta prozedura terapeutikoetan gidatzeko.

Profesional talde batek osatzen du Zerbitzua (mediku espezialistak, EUD, TERS, administrari laguntzaileak). Talde horrek pazienteek edo medikuek eskatutako behar diagnostikoak zein larruazalean zeharreko teknikak, ahal den neurri txikienean inbaditzaileak direnak, egitea du helburu.

Irudi bidezko Diagnostiko Zerbitzuak zerbitzu eskaintza zabala dauka, eta IMQ Zorrotzaurre Klinikaren barruan Larrialdiak, Ospitaleratzea, Kirurgia Jarduera eta Jarduera anbulatorioaren prozesuei zerbitzuak eskaintzen dizkien funtsezko zerbitzu orokorra da.

Proben emaitzak (irudiak eta txostenak) Irudien Komunikazio eta Artxibo Digitalen Sistema batean gordetzen dira (PACS), pazientearen historial erradiologiko osatua egitea ahalbidetzen duena.

Eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan eskuragarri gaude ospitaleko, anbulatorioko edo larrialdietako pazienteen Irudi bidezko edozein Diagnostiko eskaera artatzeko.

Zerbitzuak diagnostikorako teknika ezberdinak ditu:

  • Erradiologia konbentzional digitalizatua, mamografia eta densitometria, erradiazio ionizatzailea erabiltzen dutenak.
  • Ordenagailu bidezko Tomografia Detektagailu anitza (TCMD), erradiazio ionizatzailea ere erabiltzen duena.
  • Erresonantzia Magnetikoa, eremu magnetikoak erabiltzen dituena.
  • Ekografia (ultrasoinuak).
  • Erradiologia baskular interbentzionista.

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Irudi bidezko Diagnostiko Zerbitzuak Joint Commission Internationalek emandako kalitate kreditaziorik gorenak dauzka, baita UNE-EN ISO 9001-2008 ere. Izan ere, gure lehentasunezko helburuetako bat da irudien lorpenaren optimizazioa eta pazientearen babes erradiologikoa ziurtatzea, bai eta jardunean dabiltzan langileek eta pazienteek oro har jasotako dosiak ahalik eta baliorik baxuenetarako joera izatea ere, indarrean dagoen legedia betez.

Teknologia

  • Ordenagailu bidezko erradiologia digitala X Izpien bidez adierazitako gune anatomikoen erradiografiak lortzea ahalbidetzen duen teknika bat da, egon daitezkeen lesioak aztertzeko. Teknologia digital berriek erradiazio ionizatzailearen dosi oso txikiak erabiltzen dituzte. Sistema hauen bidez lortzen diren irudiak kalitate altukoak dira eta Irudien Komunikazio eta Artxibo Digitalen Sisteman (PACS) gordetzen dira.

Ordenagailu bidezko Erradiologia Digitala

Hornikuntza Teknologikoa

TALDE

OHIKO GALDERAK

  • Zertarako balio du Irudi bidezko Diagnostikoak?

    Irudi bidezko diagnostikoa espezialitate mediko bat da zenbait gaixotasun prebenitzeko, diagnostikatzeko eta tratatzeko erabiltzen diren teknika guztiak biltzen dituena. Erradiazio ionizatzailea, ultrasoinuak, eremu magnetikoak eta irrati-frekuentzia erabiltzen ditugu gorputzaren, bere organoen eta egituren irudiak lortzeko, ondoren diagnostiko zehatzak ezartzea eta zenbait gaixotasun neurri txiki batean inbaditzailea den kirurgiaz tratatzea ahalbidetzen digutenak. Batzuetan, gorputzaren zati batzuk edo honek izan ditzakeen alterazioak hobeto interpretatzeko kontraste bat sartu behar da. Zerbitzuko langileek probei buruzko informazioa emango dizute, izan ditzakezun zalantzak argituko dizkizute, eta kasu batzuetan, beharrezkoa bada, baimen informatuaren dokumentua izenpetzeko eskatuko dizute.