MEDIKU-AZTERKETEN UNITATEA

La Gaixotasuna goiz detektatzeak eta gure osasunari eta ongizateari etorkizunean eragin ahal dieten arrisku-faktoreak aldez aurretik ezagutzeak gero eta interes eta kezka handiagoak pizten dituzte, prebentziora gero eta gehiago jotzen duen gizartean.

Zenbait gaixotasunek chequeo médico imq zorrotzaurreeboluzio kliniko motela izaten dute, askotan asintomatikoa, eta badira urtetan agerian jartzen ez diren gaixotasun kongenitoak. Beraz, garrantzitsua da ahalik eta lasterren ezagutzea eta tratatzea, ondorioak ahal den neurrian ekiditeko.

IMQ asegurua izan zein ez izan, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Mediku-azterketen Unitatean hitzordua eska daiteke eta balorazio kliniko osoa, azkarra eta pertsonalizatua izan, gure osasun egoera ezagutzeko ez ezik, eskaintzen den txostenean jasotako gomendioak jasotzeko ere.

Espezialitateen eta diagnosi-zerbitzuen artean erabat koordinatutako zirkuitu bati esker, osasun diagnostiko erabatekoa egiten da, ordu gutxiren buruan eta klinikatik atera gabe, egin beharreko osasun-proba guztiekin. Klinikara iristen zaren momentutik, langile aditu eta espezializatuen laguntza izango duzu une oro.

Beste alde batetik, erosotasunik handiena bermatzen dizugu klinikan ematen duzun denbora guztian. Egonaldiak barne hartzen du bazkari baterako gonbidapena klinikan bertan, energia maila egokia izan dezazun osasun-azterketaren prozesu osoan zehar.

EMAKUMEEN AZTERKETA

Aproposa da edozein adineko emakumeentzat, balizko gaixotasun bati aurrea hartu nahi diotenentzat edo familia-aurrekari, susmo edo arrisku-faktoreren bat dutenentzat; euren osasunaz arduratzen diren emakumeentzat, osasuntsu egoteko modurik egokiena diagnosi oso eta integral baten bitartez prebenitzea dela pentsatzen dutenak.

Mediku espezialista batek koordinatzen ditu osasun-azterketak; bera arduratuko da balorazio kliniko pertsonalizatua egiteko beharrezkoak diren profesionalen eta diagnosian laguntzeko zerbitzuen arteko interakzioaz.

Prozesu osoan zehar tratu profesionala eta hurbila, erosotasuna eta informazioa une oro izatea da gure Mediku-azterketen Unitatearen berezko balioetako bat.

    • Consulta médica inicial: historia familiar, información sobre los hábitos de vida, patologías anteriores, etc. Esta primera valoración servirá para concretar la necesidad de realizar, o no, otras pruebas o consultas con otras especialidades.
    • Hasierako osasun-kontsulta: familia-historia, bizi-ohiturei buruzko informazioa, aurretik izandako patologiak, eta abar. Lehenengo balorazio honek zehaztuko du beste espezialitate batzuetako probak edo kontsultak egin behar diren ala ez.
    • Odol eta gernu analisi orokorrak: funtzio organikoei buruzko informazioa ematen du. Barne hartzen ditu hepatitisaren serologia, GIBa, tumore-markatzaileak.
    • Electrokardiograma: bihotzaren jardun elektrikoaren errepresentazio grafikoa da, eta eginkizun adierazgarria betetzen du gaixotasun kardiobaskularren baheketan eta diagnostikoan.
    • Espirometria: arnas proba soilen sorta bat da, kontrolatutako baldintzetan eginda, biriken edukieraren eta bolumenaren magnitude absolutuak eta horiek mugitzeko azkartasuna (aire-fluxuak) neurtzeko.
    • Audiometria: entzumenaren neurketa zehatza ematen du. 
    • Ekokardiograma: bihotzaren mugimenduaren irudia da. Ultrasoinuen bitartez, bihotzaren forma, neurri, funtzio eta indarrari, pareten mugimenduari eta lodierari eta balbulen funtzionamenduari buruzko informazioa ematen du ekokardiografiak.
    • TSA Eco Doppler: garuna garaztatzen duten arterien azterketa da (karotidoak eta bizkarrezurrekoak). Iktusa prebenitzeko lagungarria da, ateroma lesio eta plakak baztertzen baititu, eta balorazio hemodinamikoa egiten baitu, garuna iristen den odol-fluxua aztertzeko.
    • Azterketa oftalmologiko osoa: ikusmena graduatzen da, begi barneko presioa neurtzen da, begi-hondoa aztertzen da, eta abar. Horretarako, azterketa ICQOrekin koordinatzen dugu (Instituto Clínico Quirúrgico de Oftalmología).
    • Toraeko erradiografia: bihotzaren, biriken, arnasbideen, eta bizkarrezurreko eta toraxeko odol-hodien eta hezurren irudiak sortzen ditu.
    • Abdomenaren ekografia: abdomen barruko organoak aztertzeko erabiltzen da: gibela, behazun-maskuria, barea, pankrea, giltzurrunak eta hodi nagusiak.
    • Ekografia pelbiko ginekologikoa: masa ukigarriak identifikatzen lagun dezake, obulutegiko kisteak edo umetokiko fibromak kasu, baita obulutegietako edo umetokiko minbizia ere. Baginako ezohiko odol-galeren kausa argitzen ere lagun dezake.
    • Ergometria / Esfortzu-proba: esfortzu fisikoaren ondoren bihotzak zer portaera duen aztertzen du. Horrek zehazten du, besteak beste, bihotzaren parte batek odol nahikorik jasotzen ez badu (arteria koronarioen gaixotasunen bat dagoenean, adibidez), edo balbula gaixo batek zer ondorio eragin duen.
    • Otorrinolaringologiako kontsulta espezializatua: azterketa espezializatua da, fibrolaringoskopia barne.
    • Dentsitometria: hezurren dentsitate minerala zehazteko proba da. Osteoporosia diagnostikatzeko balio du.
    • Mamografia (40 urtetik gorako emakumeak): bularraren erradiografia da. Mamografien bidez, medikuek bularreko minbiziaren zantzuak aurki ditzakete hasierako etapetan.
    • Amaierako mediku-kontsulta: behin emaitza guztiak lortuta, egindako diagnostikoaren berri zehatza emango dizu mediku profesional batek, baita zure osasuna hobetzeko edo mantentzeko gomendioak ere. Bisita honetan TXOSTEN OSOA emango dizu; bertan zehaztuko da probak edo balorazioak egin dituzten medikuen zerrenda, egindako proba diagnostiko guztiak jasotzeaz gainera.

GIZONEN MEDIKU-AZTERKETA INTEGRALA

Aproposa da edozein adineko gizonentzat da, balizko gaixotasun bati aurrea hartu nahi diotenentzat edo familia-aurrekari, susmo edo arrisku-faktoreren bat dutenentzat; euren osasunaz arduratzen diren gizonentzat, osasuntsu egoteko modurik egokiena diagnosi oso eta integral baten bitartez prebenitzea dela pentsatzen dutenak.

Mediku espezialista batek koordinatzen ditu osasun-azterketak; bera arduratuko da balorazio kliniko pertsonalizatua egiteko beharrezkoak diren profesionalen eta diagnosian laguntzeko zerbitzuen arteko interakzioaz.

Prozesu osoan zehar tratu profesionala eta hurbila, erosotasuna eta informazioa une oro izatea da gure Mediku-azterketen Unitatearen berezko balioetako bat.

    • Chequeo Urológico: exploración urológica completa que incluye: ecografía urológica,  análisis de PSA (antígeno prostático específico); Ecografía testicular.  Permite el estudio de las afecciones urológicas como piedras en el riñón, quistes de riñón, hipertensión vasculorrenal, tumores, prostatitis, dilataciones de la pelvis renal e hipertrofia prostática entre otros.
    • Hasierako osasun-kontsulta: familia-historia, bizi-ohiturei buruzko informazioa, aurretik izandako patologiak, eta abar. Lehenengo balorazio honek zehaztuko du beste espezialitate batzuetako probak edo kontsultak egin behar diren ala ez.
    • Odol eta gernu analisi orokorrak: funtzio organikoei buruzko informazioa ematen du. Barne hartzen ditu hepatitisaren serologia, GIBa, tumore-markatzaileak.
    • Electrokardiograma: bihotzaren jardun elektrikoaren errepresentazio grafikoa da, eta eginkizun adierazgarria betetzen du gaixotasun kardiobaskularren baheketan eta diagnostikoan.
    • Espirometria: arnas proba soilen sorta bat da, kontrolatutako baldintzetan eginda, biriken edukieraren eta bolumenaren magnitude absolutuak eta horiek mugitzeko azkartasuna (aire-fluxuak) neurtzeko.
    • Audiometria: entzumenaren neurketa zehatza ematen du. 
    • Ekokardiograma: bihotzaren mugimenduaren irudia da. Ultrasoinuen bitartez, bihotzaren forma, neurri, funtzio eta indarrari, pareten mugimenduari eta lodierari eta balbulen funtzionamenduari buruzko informazioa ematen du ekokardiografiak.
    • TSA Eco Doppler: garuna garaztatzen duten arterien azterketa da (karotidoak eta bizkarrezurrekoak). Iktusa prebenitzeko lagungarria da, ateroma lesio eta plakak baztertzen baititu, eta balorazio hemodinamikoa egiten baitu, garuna iristen den odol-fluxua aztertzeko.
    • Azterketa oftalmologiko osoa: ikusmena graduatzen da, begi barneko presioa neurtzen da, begi-hondoa aztertzen da, eta abar. Horretarako, azterketa ICQOrekin koordinatzen dugu (Instituto Clínico Quirúrgico de Oftalmología).
    • Toraxeko erradiografia: bihotzaren, biriken, arnasbideen, eta bizkarrezurreko eta toraxeko odol-hodien eta hezurren irudiak sortzen ditu.
    • Abdomenaren ekografia: abdomen barruko organoak aztertzeko erabiltzen da: gibela, behazun-maskuria, barea, pankrea, giltzurrunak eta hodi nagusiak.
    • Pelbiseko ekografia prostataren ekorketarekin: irudi bidezko azterketa da, prostata aztertzeko eta nahasmendurik dagoen jakiteko erabiltzen da, batez ere, erasaten dioten nodulu onbera zein gaiztoak dauden eta zer neurri duten.
    • Ergometria / Esfortzu-proba: esfortzu fisikoaren ondoren bihotzak zer portaera duen aztertzen du. Horrek zehazten du, besteak beste, bihotzaren parte batek odol nahikorik jasotzen ez badu (arteria koronarioen gaixotasunen bat dagoenean, adibidez), edo balbula gaixo batek zer ondorio eragin duen.
    • Otorrinolaringologiako kontsulta espezializatua: azterketa espezializatua da, fibrolaringoskopia barne.
    • Amaierako mediku-kontsulta: behin emaitza guztiak lortuta, egindako diagnostikoaren berri zehatza emango dizu mediku profesional batek, baita zure osasuna hobetzeko edo mantentzeko gomendioak ere. Bisita honetan TXOSTEN OSOA emango dizu; bertan zehaztuko da probak edo balorazioak egin dituzten medikuen zerrenda, egindako proba diagnostiko guztiak jasotzeaz gainera.

ENPRESAKO MEDIKU-AZTERKETA

Aproposa da edozein adineko enpresario eta langileentzat balizko gaixotasun bati aurrea hartu nahi diotenentzat edo familia-aurrekari, susmo edo arrisku-faktoreren Chequeos para empressbat dutenentzat; euren osasunaz arduratzen diren pertsonentzat, gehienetan denbora gutxi izaten dutenak. Osasuna babesten laguntzeko, diagnostiko oso bat jartzen diegu eskura.

Mediku espezialista batek koordinatzen ditu osasun-azterketak; bera arduratuko da balorazio kliniko pertsonalizatua egiteko beharrezkoak diren profesionalen eta diagnosian laguntzeko zerbitzuen arteko interakzioaz.

Prozesu osoan zehar tratu profesionala eta hurbila, erosotasuna eta informazioa une oro izatea da gure Mediku-azterketen Unitatearen berezko balioetako bat. 

  • Barne hartzen diren probak:

    • Hasierako osasun-kontsulta: familia-historia, bizi-ohiturei buruzko informazioa, aurretik izandako patologiak, eta abar. Lehenengo balorazio honek zehaztuko du beste espezialitate batzuetako probak edo kontsultak egin behar diren ala ez.
    • Odol eta gernu analisi orokorrak: funtzio organiko guztiei buruzko informazioa ematen du. 50 urtetik gorako gizonen kasuan, PSA ere aztertuko da.
    • Espirometria: arnas proba soilen sorta bat da, kontrolatutako baldintzetan eginda, biriken edukieraren eta bolumenaren magnitude absolutuak eta horiek mugitzeko azkartasuna (aire-fluxuak) neurtzeko.
    • Audiometria: entzumenaren neurketa zehatza ematen du. 
    • Electrokardiograma: bihotzaren jardun elektrikoaren errepresentazio grafikoa da, eta eginkizun adierazgarria betetzen du gaixotasun kardiobaskularren baheketan eta diagnostikoan.
    • Abdomenaren ekografia: abdomen barruko organoak aztertzeko erabiltzen da: gibela, behazun-maskuria, barea, pankrea, giltzurrunak eta hodi nagusiak.
    • Pelbiseko ekografia prostataren ekorketarekin (gizonen kasuan): irudi bidezko azterketa da, prostata aztertzeko eta nahasmendurik dagoen jakiteko erabiltzen da, batez ere, erasaten dioten nodulu onbera zein gaiztoak dauden eta zer neurri duten.
    • Ekografia pelbiko ginekologikoa (emakumeen kasuan): masa ukigarriak identifikatzen lagun dezake, obulutegiko kisteak edo umetokiko fibromak kasu, baita obulutegietako edo umetokiko minbizia ere. Baginako ezohiko odol-galeren kausa argitzen ere lagun dezake.
    • Azterketa oftalmologikoa: ikusmenaren osasun egoera zehazteko helburua du, proba optiko eta ikuemenekoen bidez.
    • Toraxeko erradiografia: bihotzaren, biriken, arnasbideen, eta bizkarrezurreko eta toraxeko odol-hodien eta hezurren irudiak sortzen ditu.

MEDIKU-AZTERKETA KARDIOBASKULARRA

Mediku-azterketa kardiobaskularraren helburua bihotza eta odol-hodiak sakon aztertzea da, gaixotasun baten garapenean eragin dezaketen hasierako nahasmenduak edo arrisku-faktoreak goiz hautemate aldera.

Horren helburua bizi-ohiturak aldatzeko aukera izatea da, edo osasuna mantentzeko zein hobetzeko tratamendu planak ezartzea. Mediku-azterketa hori egokia da arrisku-faktore kardiobaskularra duten pertsonentzat: hipertentsioa, obesitatea, kolesterol edo triglizerido maila altua, erretzaileak edo gaixotasun kardiobaskularren familia-aurrekariak dituztenak.

Mediku espezialista batek koordinatzen ditu osasun-azterketak; bera arduratuko da balorazio kliniko pertsonalizatua egiteko beharrezkoak diren profesionalen eta diagnosian laguntzeko zerbitzuen arteko interakzioaz.

Prozesu osoan zehar tratu profesionala eta hurbila, erosotasuna eta informazioa une oro izatea da gure Mediku-azterketen Unitatearen berezko balioetako bat.

    • Hasierako osasun-kontsulta: familia-historia, bizi-ohiturei buruzko informazioa, aurretik izandako patologiak, eta abar. Lehenengo balorazio honek zehaztuko du beste espezialitate batzuetako probak edo kontsultak egin behar diren ala ez.
    • Odol eta gernu analisi orokorrak: funtzio organiko guztiei buruzko informazioa ematen du. 50 urtetik gorako gizonen kasuan, PSA ere aztertuko da.
    • Espirometria: arnas proba soilen sorta bat da, kontrolatutako baldintzetan eginda, biriken edukieraren eta bolumenaren magnitude absolutuak eta horiek mugitzeko azkartasuna (aire-fluxuak) neurtzeko.
    • Electrokardiograma: bihotzaren jardun elektrikoaren errepresentazio grafikoa da, eta eginkizun adierazgarria betetzen du gaixotasun kardiobaskularren baheketan eta diagnostikoan.
    • Ekokardiograma: bihotzaren mugimenduaren irudia da. Ultrasoinuen bitartez, bihotzaren forma, neurri, funtzio eta indarrari, pareten mugimenduari eta lodierari eta balbulen funtzionamenduari buruzko informazioa ematen du ekokardiografiak.
    • Ergometria / Esfortzu-proba: esfortzu fisikoaren ondoren bihotzak zer portaera duen aztertzen du. Horrek zehazten du, besteak beste, bihotzaren parte batek odol nahikorik jasotzen ez badu (arteria koronarioen gaixotasunen bat dagoenean, adibidez), edo balbula gaixo batek zer ondorio eragin duen.
    • Toraxeko erradiografia: bihotzaren, biriken, arnasbideen, eta bizkarrezurreko eta toraxeko odol-hodien eta hezurren irudiak sortzen ditu.
    • TSA Eco Doppler: garuna garaztatzen duten arterien azterketa da (karotidoak eta bizkarrezurrekoak). Iktusa prebenitzeko lagungarria da, ateroma lesio eta plakak baztertzen baititu, eta balorazio hemodinamikoa egiten baitu, garuna iristen den odol-fluxua aztertzeko.
    • Kontsulta kardiologikoa: kardiologiako espezialistek zuzendutako proba kardiologiko gehiago egiteko aukera ematen du, tratamendua edo osasun-gomendioak egokitze aldera.
    • Estres-ekokardiograma:proba honetan ultrasoinu-teknika bat erabiltzen da bihotzaren irudia emateko denbora errealean, eta esfortzu fisikoaren ondoren bihotzak zer portaera duen aztertzen du. Horrek zehazten du, besteak beste, bihotzaren parte batek odol nahikorik jasotzen ez badu (arteria koronarioen gaixotasunen bat dagoenean, adibidez), edo balbula gaixo batek zer ondorio eragin duen.
    • TAC koronarioa: TC bidezko angiografia koronarioak, bolumenaren arabera interpretatzen diren plano aniztun hiru dimentsioko irudiekin, arterien anatomia erakusten du ohiko angiografiaren antzera. Gero eta tresna garrantzitsuagoa da arteria koronarioen gaixotasunen azterketan.
    • Bihotzaren EMN: Bihotzaren Erresonantzia Magnetiko Nuklearra (EMN) bihotzaren, barrunbeak eta balbulak barne, irudi xehatua eskaintzen duen azterketa da, bihotzaren kateterizazio prozesurik behar izan gabe.