Egin zaitez bazkide

Gure konpainian konfiantza jartzen duten pertsona eta familia guztien osasunaz gain, IMQn mundu osoan euren bizi baldintza zailak hobetzeko laguntza eta lankidetasun beharrean diren haurren ongizateak ere kezkatzen gaitu.

Hori dela eta, badira hamar urte baino gehiago haur ahulenak zaintzen eta babesten dihardugula UNICEFekin dugun hitzarmenaren bidez. Berritu berria dugun hitzarmenaz gure konpainiak ekarpen bat egiten du urtero, tartean IMQ Solidario poliza, zeinari nahi duten pertsona guztiak atxiki daitezkeen.

Hilean euro bat besterik ez ematen baduzu, IMQ Solidarion sartuta daudenek txikienen oinarrizko beharrak betetzen laguntzen dute osasun, nutrizio, hezkuntza, higiene, ur eta saneamendu arloetan. Era horretan, haurren oinarrizko eskubideak betetzen laguntzeaz gain, ahulenen bizitza ere babestu egiten duzu.

Baina egiteko asko geratzen da. Zure eskuzabaltasuna behar-beharrezkoa da, oso erraza da laguntzea. Formulario soil bat bete besterik ez da egin behar.

IMQko bezeroentzat.

 

LAGUN EZAZU